euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Joseba Vizan basauriarra aske gelditu da, Brasilek haren estradizioa baztertu ostean (Berrian)

28/02/2018

Epaileek ez dute Espainiaren estradizio eskaria onartu, Vizani leporatzen dizkion delituak Brasilen preskribatuta daudela eta.

Enlace: Berria

Joseba Vizan basauriarraren kontrako estradizio eskaria aztertzeko ardura zuen epaitegiak aho batez hartu du erabakia. Ez du Vizan Espainiara estraditatzeko arrazoirik ikusi, Espainiako Estatuak hari leporatzen dizkion delituak Brasilen preskribatuta daudelako.

Vizan 2017ko apirilean atxilotu zuten Brasilen. Hilabete batzuk eman zituen Rio de Janeiroko kartzelan, baina etxeko atxiloaldia ezarri zioten, ondoren, Brasilgo justiziak haren aurkako estradizio eskariaren gainean erabaki arte.

ETArekin lotura izatea leporatzen zion Espainiak, 80ko hamarkadako zenbait gertakari oinarri hartuta.

Vizan 1991az geroztik dago Euskal Herritik kanpo. 2013an atxilotu zuten lehenengoz Brasilen, Espainiaren estradizio eskari baten ondorioz. Eskari hori eten egin zen, ordea, Vizanek asiloa eskatu zuenean. Brasilek asiloa ukatu zion, eta berriro jarri zen abian estradizio eskaria. Horrenbestez, berriz ere atxilotu zuten, 2017ko apirilean.

Vizan aske dela, Andoni Zengotitabengoa da Espainiako eta Frantziako estatuetatik kanpo dagoen euskal preso bakarra, Etxeraten arabera.



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia