euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Veronique M. (Sansinena) Biscaichipy

Veronique M. (Sansinena) Biscaichipy
Veronique M. Biscaichipy bilobekin Chinoko euskal piknik bestan

2019/12/23 - Ontario, CA, AEB

1939/02/21 - 2019/12/23

2019ko abenduaren 23an zendua, Veronique M. Biscaichipy 1939ko otsailaren 21ean sortua zen Urepelen, Sebastian eta Grace (Alfaro) Sansinenaren alaba.

Ameriketara emigratua, 2018an alargundu zen Guillaume Biscaichipy zuela senarra. Ontario Kalifornian bizi zen.

Anitz jendek sentitu du bere heriotza, emazte xarmanta baitzen, Chinoko Euskal Etxeko betiko kidea, muslari ederra.

Gure doluminik zintzoenak bere alaba Aline (Greg) eta seme David-i, biloba, haurride eta familiakoei, eta ugari zeuzkan lagunei.

GB

Hileta-zerbitzuak 2020ko urtarrilaren 4an, larunbata, egingo dira: errosarioa goizeko 10:00etan, hileta-meza 10:30etan, eliza, St. Elizabeth Ann Seton (2713 South Grove Ontario, CA 91761). Ehorzketa Bellevue Memorial Park-en (1240 West Gate Street Ontario ca 91762). Harrera-ekitaldia Chino Euskal Etxearen egoitzan (15181 Sierra Bonita Lane Chino, CA 91710).



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia