euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Thomas Richard 'Tom' Eiguren

Thomas Richard 'Tom' Eiguren
Vic Urquiaga (ama), aita Antton eta Tom Eiguren

2021/07/21 - Bend, Oregon, AEB

Heriotz-ohar hau 2021eko uztailean ari gara argitaratzen, baina Tom Eiguren duela urtebete inguru hil zen Bend, Oregonen COVID-19agatik, baina Jordan Valley Oregonen ehortzia izatea nahi zuela-eta, bere aldeko zerbitzuak orain egingo dira, egin ere 2021eko uztailaren 31ean, Jordan Valley-ko St Bernard Eliz Katolikoan. Bazkaria 13:00etan zerbitzatuko da Parrokiako aretoan eta Tomen aldeko zerbitzua 15:00etan egingo.

Tom 81 urterekin hil da eta bere ama, Vic Urquiaga Eiguren, Bend Oregonen bizi da oraindik, 102 bat urte dituela, egoera onean, daukan adinari erreparatuta, semearen ustekabeko heriotza ere hor dagoela. Tomek seme bakarra zeukan.

Familiak heriotz-oharrik aterako balu, batuko genuke hona.

Goian Bego (GB) - Rest in Peace



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia