euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Sandalio Monreal Suberviola

Sandalio Monreal Suberviola
Sandalio Monreal Suberviola

2018/12/27 - Rosario, Argentina

1931ean Nafarroako Muez-en jaioa, bi urte zeuzkala gurasoek eramana emigratu zuen Argentinara. Herrialde honetako nafar komunitatearekin oso lotura estua izandakoa da, baita lan handia egindakoa kolektibitate espainiarraren barnean ere, bereziki Rosarion. Rosarioko Nafar Etxeko lehendakari izan zen lau agintalditan, orotara 17 urtez, eta baita Argentinako Nafar Etxeen federazioko presidente ere.

Beste zenbait domin eta errekonozimenduren artean, Rosarioko Hiriak emandako 'Rosarioko Hiriko Hiritar Nabaria' izendapenaren jabe zen, eta Nafarroako Gobernuak Karlos III Noblearen Gurutzea eman zion 1997an.

GB



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia