euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Pedro Agirre Alberdi 'Txikuri'

Pedro Agirre Alberdi 'Txikuri'
Pedro Agirre Alberdi 'Txikuri'

2023/11/22 - Mexiko Hiria, Mexiko

Berri tristea datorkigu Mexikotik, azaroaren 22an zendu baita hiriburu mexikarrean Pedro Agirre Alberdi, askorentzat ezagunagoa Periko Txikuri edo Txikuri III.a bezala, saga urrestildar horretako kidea, erreferentzia pilotaren munduan, pertsona oso maitagarri eta estimatua bertako Euskal Etxean eta euskal komunitate osoan, eta historikoetako bat pilotazaleentzat eta oro har. Jesusa Lesaca Arocenarekin ezkondu eta familia euskalduna hazi zuen, Euskal Etxeko eta komunitateko parte eta konpromisoduna euskara, euskal kultura eta euren euskal sustraiekin, guraso eta seme-alabak kantari, dantzari, txistulari, pilotazale edota pilotari izanak, mexikar eta euskaldun, izaera, egikera eta bihotzean.

Gure dolumin zintzoak bere emazte Jesusari, seme-alaba Miren Elene (Euskal Etxeko lehendakari izana), Lorea, Pedro (Txikuri VII.a), biloba, familia, lagun eta Euskal Etxeko eta euskal komunitateko kide guztiei (oso besarkada haundia Jexuxa, Miren, Lorea, Pello...). Elizkizunak bere oroiz astelehen honetan, azaroaren 27an egingo dira, 18:30etan, San Ignazio elizan, Polancon, Mexiko Hirian. GB.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia