euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Nilda Huiche, Santiago Gilen alarguna

Nilda Huiche, Santiago Gilen alarguna
Nilda Huiche, Santiago Gilen alarguna (1947 - 2024)

2024/05/13 - Comodoro Rivadavia, Argentina

Comodoro Rivadaviako Euskal Etxearen oharra sare sozialetan,  Nilda Huicheren heriotza, 77 urte zituela, iragarriz:

Nahigabeturik oso, Nilda Huiche-ren heriotzaren berri ematen dizuegu. Santiago Gilen alarguna zen.

Gure elkarteko lehenengo dantza taldeko kide eta urteetan zehar hainbat Zuzendaritza Taldetako partaide izana, eskuzabaltasun osoz, zeharo engaiatuta eta zintzotasunez lotu zitzaion gure Euskal Etxeari. Bere senar eta lagun Santiago Gilekin batera, gogor lan egin zuen euskal pilotaren jarduera komunitatean sendotu zedin, gure kulturaren adierazgarri.

Nilda, gure elkarte honek ikaragarri eskertzen dizu, ez zaitugu ahaztuko.

"Euskal emakumea, indarraren, sendotasunaren eta kuraiaren adierazgarri da, baina baita ber denboran bihotz zabaltasun, apaltasun eta zintzotasunarena ere" (Nilda, 2023)

Goian bego - Descanse en Paz.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia