euskal diaspora eta kultura
2025/10/01 - Bakersfield, Kalifornia, AEB
Bakersfield-en (Kalifornia) hil da Maria Lesaca. 2019tik Felix Lesacaren alarguna, Nafarroan jaioa zen, hura bezala. Senar-emazteek Kaliforniako Bakersfield hautatu zuten familia soretu eta euren bi semeak bertan hazteko. Hiriko euskal komunitateko partaide zen eta Kern County Basque Club-eko ohorezko bazkide.
Gure doluminik beroenak bere seme Javier (Benita) eta Felixi (Theresa), biloba Alexander, Amaia, Maxwel eta Dominic-i, familia eta lagun ugariei, Kaliforniako zein Nafarroako.
Elizkizunei buruzko xehetasunak eta argibide gehiago familiak heriotz-oharra argitara ematen duenean.
Goian Bego (GB). Descansa en Paz. May she Rest in Peace.
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus