euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Maria Peñagarikano Olaizola

Maria Peñagarikano Olaizola

2010/09/20 - Macachin, Argentina

Maria Peñagarikano Olaizola

Argentinako La Pampa probintzian, azkeneko ia zazpi hamarkadetan bizileku izan duen Macachin herrian hil da 99 urte zeuzkala, astelehen honetan, 2010eko irailaren 20ean, Maria Frantziska Peñagarikano Olaizola, Iruretagoyenaren alarguna, azken hamar egunotan makalaldi bai izan ondoren adina kari.

Argentinako euskalgintzan oso ezaguna den Alazne Iruretagoyena alabarekin bizi zen Macachinen, herriko plazatik gertu; eta herriko plazatik gertu dauka farmazia Alejandro semeak ere; hirugarrena, Arantxa, familiak Euskal Herrian sorleku duen Zarautzen bizi delarik.

Maria Peñagarikano Olaizola 1910ean jaio zen Oikiako (Zumaia) Artzain baserrian, eta Zarautzera ezkondu zen Miguel Iruretagoienarekin. 59 urte zeramatzan Argentinan, bertara mugitu baitzen senarra eta familiarekin garai hartako egoerak bultzatuta. Esan bezala, seme-alaba eta bilobak Argentinan zein Euskal Herrian banaturik bizi zaizkio.

Goian Bego Maria.

[Irudian, Maria Peñagarikano bere alaba Alazne Iruretagoyenarekin, Macachingo etxean, joan den azaroan (argazkia, EuskalKultura.com)]


Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia