euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Maria Antonia Zulueta Arza

Maria Antonia Zulueta Arza
Maria Antonia Zulueta Arza

2021/09/14 - Weston, Florida, AEB

Maria Zulueta, gure "Ama" maitea, 90 urte zituela hil da Westonen, Floridan, 2021eko irailaren 14an.

Antonio Zulueta eta Dolores “Lola” Arza zenaren alaba jaio zen Bilbon 1931ko abuztuaren 28an, eta Euskal Herrian, Venezuelan eta, azkenik, Estatu Batuetan, bizitza ona eraman zuen.

Ama aurretik "Aita", bere senar maitea, joan zen eta baita Joseba semea ere. Bizi dira bere alaba Miren, Nelson suhia eta erraina Marietta. Lau biloba: Katherine eta senar Johnny, Alejandro eta emazte Aina, Denisse eta senar Kevin, eta Beatriz; eta lau birbiloba: Zurina, Anderson, Sirena eta Leo. MariAngeles ahizpa gazteena eta honen senar Antonio eta Jesus lehengusua eta bere emazte Marga.

Ama gerlari eta borrokalaria zen. Baldintzarik gabe maite zuen familia eta bere umore argiak irribarreak sortarazten zizkigun beti. Fededun katoliko sendoa zen, eredugarria.  Irakurtzea maite zuen, baita idatzi eta kontatzea bizitzan zehar bizi izan zituen pasadizo eta istorioak. Baita hegaztiak hegan ikustea eta urtxintxen jauziak patioan. Gustukoak zituen loreak eta lurrina soinean jartzea norbaitek argazkia berari atera aurretik.

Gehien gustatu zitzaiona familiarekin denbora pasatzea zen eta bere biloba eta berbilobak mimatzea, eta eurekin dantza egiteaz egin ohi zuen txantxa Parkinsonak astindu eta gero. Ederra zen, alaia eta ulerkoia, beti prest familiari laguntzeko. Pertsona itzela eta gaur hemen bere ohorez bildu den familiako burua.

Santa Katharine Drexel eliza katolikoko kidea.

Harrera lagunei ostiralean 13:00etatik 15:00etara T.M. Ralph Tanatorioa. Ehorzketa kristauko meza Santa Katherine Drexel eliza katolikoan arratsaldeko 16:00etan. Bere urna Errukiaren Andre Marian jarriko da aurrerago.

Esteka hau hileta meza ikusteko erabil dezakezu.

Musukoak behar dira harreran eta hileta-mezan parte hartzeko. Eutsi mesedez distantzia sozialari.

(Tmralph.com, Legacy.com-en argitara emana)

Goian Bego (GB) - May Rest in Peace



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia