euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

María Angélica "Belcha" Mendizábal

María Angélica "Belcha" Mendizábal
María Angélica Mendizábal Mujica de Aristizábal, "Belcha"

2019/09/18 - Pehuajó, Argentina

Buenos Aires probintziako Pehuajoko Etxe-Alai Euskal Etxeak María Angélica Mendizábal Mujica de Aristizábal, "Belcha""Belcha"ri gure azken omenaldia egin nahi diogu. Atzo utzi zigun:

Euskaldunen etxekoandrearen adibidea izan zen, euskal bizitzaren ardatza izan baitzen. Euskal tradizioan, emakumea beti egoten zen gizonaren ondoan, inoiz ez atzean. Bere erabakiak eta hitza beti hartzen iiren kontuan.

"Belcha" guraso euskaldunen alaba izan zen, eta haiekin ikasi zuen euskara. Alberto senarrarekin batera gure Euskal Etxeko kolaboratzaile handia izan zen. "Euskaldun zintzoa", fede erlijioso sakonekoa zen, baina bizitzea egokitu zitzaion une bakoitzaren jakitun. Beroa, ulerkorra, tolerantea, irmoa eta gauzak aurrez aurre esaten zituena. Maitasuna eta laguntza eman zien, ez bakarrik bere familiakoei eta lagunei, beharra zuten guztiei ere baizik. 8 seme-alabaren ama izan zen, amaginarreba, amona eta birramona... denek mimatzen eta miresten zuten.

Urtarrilaren 28an betetzen zituen urteak, eta bere etxea jende zahar eta gaztez betetzen zen... zoriona, poza eta maitasuna eragiten zituen.

Atzo, 102 urte zituela, Belcha isil-isilik joan zaizu, bere familia osoaz inguratuta, zeinari bere bizitza-filosofia transmititzen jakin baitzuen, bere alabetako batek noizbait esan zuenez.

Agur... "Belcha", zerua izango da zure etxe berria.

GB



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia