euskal diaspora eta kultura
2026/06/20 - Tandil, Argentina
Ekainaren 20ko goizaldean, neguko solstiziotik hurbil, Julio Baqueriza galdu dugu. Bere heriotzak urteko gau luzeena ilunagoa bihurtu du hura ezagutzeko pribilegioa izan genuen guztiontzat. Julio abertzale nekaezina eta eskuzabala izan da, belaunaldi gazteen aholkulari bikaina eta erakundearen historian zehar beti presente egon den laguna.
Pertsona exigente, zorrotza eta pazientzia handikoa, hainbat belaunaldiren euskal identitatea moldatzen lagundu zuen. Egun, helduak garela, sakonki baloratzen dugu bere legatua.
Bere presentzia Tandilen zutabe bat izan zen dantzarien komunitatearentzat eta Euskal Etxe osoarentzat. Txiki bere emazte maitearekin eta alabekin batera, eserialde luzeen anfitrioi izan zen, jatea, musa, kantatzea edota solasaldi agorrezinen ardatzean. Bere etxeko ateak, landakoak bezala, zabalik zeuden beti, beti aurkitzen baitzituen ospatzeko arrazoiak.
Julioren konpromisoak gazteekin erakundearen hormak gainditu zituen, erreferentzi-argi bihurtuz. Proiektu bat sortzen zen bakoitzean, naturalena zen bere iritzia nahi izatea, eta kasu guztietan, baldintzagabeko laguntza eskaintzen zuen. Argentinako diasporako erreferente gisa, bere kudeatzeko trebetasunak euskal migratzaileen eta euren ondorengoen eskubideak defendatzera bideratu zituen.
Arlo profesionalean ere, gazte askori eman zizkion lehenengo lan aukerak. Leku bat eskaini zien hazteko, konfiantza erakutsi zien eta lan gogorraren balioa irakatsi. Irakasle baten irmotasunez eta aita baten bihotzez gidatu zituen. Euskal Etxea gaur egun gobernatzen duen belaunaldiak bere marka darama eta oso esker oneko sentitzen da berak transmititutako balioengatik: konbentzimendua, pragmatismoa, ausardia eta engaiamendua.
Gure Etxeak izugarritzat aitortzen du Julioren ekarpena eta gure identitate kolektiboaren oinarrizko zati gisa baloratzen du bere ekarria. Milaka oroitzapen utzi dizkigu. Dantza bakoitzean, abesti bakoitzean, norbaitek zigarro bat pizten duen bakoitzean eta etorkizunean sortzen den proiektu bakoitzean bizi izango dira.
Gure dolumin sakonenak helarazten dizkiegu bere alaba Maritxu, Maialen eta Rosariori, bilobei eta bere maite guztiei garai zail honetan.
Goian bego lagun maitea.
(Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak sare sozialen bidez argitara emandako testua)
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus