euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Juan Indaverea

Juan Indaverea
Juan Indaverea.

2022/05/09 - Cañuelas, Argentina

Juan Indaverea zendu da Cañuelasen, urte zituela. 

1957an herriko '9 de Julio' harategia erosi eta pixkanaka negozioa handitzen joan zen, bertako nagusiena bilakatu arte, 1970. hamarkada amaieran egunero bataz beste 650 kilo haragi saltzen zituela.

Denak Bat Euskal Etxea eta Cañuelasko euskal komunitatea hunkitu du heriotzaren berriak, betidanik baitzen bertako kide eta konprometitutako gizona.

Zera adierazi du sare sozialetan Denak Batek: Gaur utzi gaitu Juan Indaverea gure bazkide eta diruzain ohi, eta gauza guztien gainetik gure elkarteko lagun ona eta pertsona itzela zenak, Goian bego. Bakean atseden har dezazula.

Eta gonbitea luzatzen du, asteazken honetan, 9etan EEko egoitzaren atean biltzera azken agurra ematek Juan Indavereari, aldez aurretik eskertuz partaidetza.

Hona Infocanuelas-ek eskaini dion artikulua: Juan Indaverea hil da, merkatari historikoab eta Euskal Etxeko buruzagia.

Goian Bego (GB)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia