euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Juan Argoitia

Juan Argoitia
Juan Luis Argoitia bere bilobarekin

2020/08/25 - Salt Lake City, AEB

Gure familiak galera izugarria izan du joan den asteartean, abuztuaren 25ean,, Juan Luis gure aitaren hil baita, 72 urte zituela.

Bere oroiz: wwww.juanargoitia.com

17 urterekin Juan Luisek jaioterria eta familia utzi, Ziortza Bizkaian, eta eurei laguntzeko Ipar Ameriketako lurretara abiatu zen, aurretik beste euskaldun asko bezala, bizitza berri bati ekiteko. Hiru urteko kontrata zeukan artzain gisa, batere ezagutzen ez zuen urrun-urruneko leku batean, bakardade handia ezaugarri zeukan behar berri batean, erabat arrotza zuen hizkuntza mintzo zen herrialde batean. Bere jabego bakarrak, maleta txiker bat eta bere izena josita zeraman etiketa bat kolkoan.

Hiru lehenengo urte haiek Weezerko (Idaho) muinoetan eman zituen artzain eta ondoren behin-betiko egoiliartasuna lortu zuen, abentura berri bati hasiera emanez. Izan ere, lana lortu zuen kamioiak gidatzen eta eraikuntzan. Mugitzen zen euskal inguruari esker berak eta bere lagun batzuk jakin zuten langileak behar zituztela Jim Bridger Zentral Elektrikoan, Rock Springs (Wyoming) ondoan. Bertan denbora batez lan eginda, gau-eskolan sartu eta soldadore lana ikasi zuen, eta ikasketa hauek urrats berria eta betirako aldaketa ekarriko zioten bizitzan.

Beti lagun euskaldunez inguratuta, pausoak Salt Lake City aldera bideratu zituen eta bertan euskal ostatu txiki bat atxeman zuen, Fonda Espanola, Otazua eta Gamboa familiek gobernatua. Han topatu zuen bere lehenengo emaztea, Stephanie Gamboa, Salt Lake Cityn ezkondu ziren eta bi ume zoragarri izan zituzten.

Urteak joan ahala arrakasta lortzen joan eta dirua aurreztuta bere soldadura negozio propioa zabaldu zuen eta egia bilakatu ziten lurra landu earrantxo bat erosiko zuen Morgan, Utah-n. Han, bigarren emazte Diane Noble-rekin batera,.egia bilakatu zuten lurra lantzeko eta lasterketetarako zaldi lehiakorrak hazteko euren ametsa. 

Aita bere burua eraikitako gizonaren definizioa zen. Bere eskuzabaltasunak hainbat jenderen bizitza ukitu zuen, eta lotura indartsuak sortu zituen bera ezagutu zuten jende askorekin. Ikaragarrizko indarra zen (Juan faktorea, esaten zuten), sekula ahaztuko ez dena.

Gure aita maitea. Maite zaitugu, bedeinkazioa izan da zure seme-alabak izaten eta zinez sentituko dugu zure hutsunea. Elkar berriro ikusi arte.

Penaturik uzten ditu, seme-alabak Jennifer eta Jonathan Argoitia (McClish), Jen Perkins; emaztea Diane Noble. Anaiak Jose Argoitia eta Eleuterio Argoitia; arrebak Mari Aburruza eta Josefina Lorente.

Goian Bego (GB) - Rest in Peace

-heriotz-oharra ingelesez



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia