euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Jose Maria Larralde

Jose Maria Larralde

0000/00/00 - Chascomus, Argentina

Jose Maria Larralde

Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeak bere atsekabea adierazi nahi du geure Lehendakari ohi eta bazkide fundatzaile Jose Maria Larralde gaur abenduaren 19an hil baita.

Hain jazoera mingarriaren aurrean, Zuzendaritza Batzordeak familiari bere dolumina adieraztea, beilategirara joatea eta lore-sorta bat bidaltzea erabaki du.

Zalatzarik gabe Jose gure erakundearen zutarri sendoenetako bat izan da, bere aita Don Martin Larralderen ildoari segituz. Jose Zingirako Euskaldunak-en bazkide fundatzailetakoa izan zen 1991eko uztailaren 4ean eta zinezko engaiamendu handiak bultzatuta funtzio desberdinetan aritu izan da gure Euskal Etxean, lehendakari izanez zenbait alditan, eta Zuzendaritza utzirik engaiamendu eta gogo berarekin jarraitu izan du lanean hala eskatu zaion aldi oro, ekarpen horietako azkena duela gutxi izanik, Euskal Etxearen historia idaztea eskatu zitzaionean.

GOIAN BEGO.


Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia