euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Jose Antonio Gandarias

Jose Antonio Gandarias
Jose Antonio Gandarias alaba Candidarekin (Candy)

2020/07/04 - Canberra, Australia

1939ko abuztuaren 19a - 2020ko uztailaren 4a

Luze Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko kidea.

Auto istripua izan zuen urte hasieran eta ospitalean egon da geroztik, aurrera egiteko borroka gogorrean, orain azkenean bakea lortu ahal izan duen arte.

Tinderryn zeukan farma edo baserria. Rosamari, Candida (Candy) eta Graemeren aita eta aitaginarreba zen, Nelson, Macayla eta Sam-en aitona.

Jose Antonio Gandarias Gorroño 1939ko abuztuaren 19an jaio zen Bizkaiko Mendatan, zortzi anai-arreba zirela. Gogo txarrez utzi zuen eskola 14 urterekin, familiarengandik urrun lan egiteko. Zurgintza ikasi zuen Gernikan. Derrigorrezko soldadutza oso sasoi txarra izan zen Aitarentzat. Gose handia pasatu zuen. Esaten zigun goizero bertako oilategira joan ohi zela ezkutuan, arrautza pare bat lapurtu eta gordinik jateko.

1963an Australiara etorri zen. Ordurako lagun bat (Fabian Aranaz) ari zen hemen lanean eta gauza bera egitera animatu zuen Aita. Bere asmoa dirua irabazi eta Euskal Herrira itzultzea zen. Itsasontziz etorri zen, 33 eguneko bidaia batean. Esperientzia zoragarria izan zela kontatu ohi zigun, gauero jai bat.

Iritsitakoan ez zuen hitzik egiten ingelesez eta bere jabego bakarra zekarren maleta zen. Ausarta eta independentea zen, bere bizitzan zehar lagun izango zituen ezaugarriak. Queenslandeko Roma eta Texasen azukre kanabera ebaki zuen Mudgee, Kiah eta Kangaroo Valleyn lanean hasi aurretik. Ikur diren eraikin askotan lan egin zuen, Sydneyko Opera, Canberrako Auzitegi Nagusia eta Parlamentuko Etxea tartean. Urte batzuk eman zituen baita ere Snowy Mountain Scheme-n lanean.

1977an Canberran bizi eta lan egin zuen. Hemen ezkondu zen Joan Curtisekin eta bi seme-alaba izan zituzten: Rosamari eta Candida. Josek eta Joanek 1978an erosi zuten baserria Tinderryn. Etxaldea hobetzea eta bideragarri egitea gure aitaren anbizio bihurtu zen. Gabonak, Pazkoa eta asteburu luzeak senide eta lagun hurbilekin pasatu genituen bertan.

Aitak familia maite zuen eta bere hiru biloba Nelson, Macayla eta Sam bere begietako ninia ziren. Oso harro gaude Australiara etortzeko adorea izan zuelako Euskal Herrian familia eder eta maitagarri bat atzean utzita. Australia maitatu eta bere etxe bihurtu zuen. Ausarta eta independentea zen, anbizioa zeukan, burutsua, langilea zen, eta lanerako etika ikaragarria zeukan. Bere familia tinko defenditzen zuen, gu bere mundua ginen.

Bere aldeko funeral zerbitzua uztailaren 10ean egingo da, Norwood Park Crematorium-en (Sandford Street, Mitchell), goizeko 10:00etan.

Gure Txokoko zure lagunek gogoan zaitugu.

Goian Bego (GB).



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia