euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Joanes Oçafrain

Joanes Oçafrain

2021/11/13 - Aldude, Nafarroa Beherea

Urriaren 13an hil eta 16an Joanes Oçafrain ehortzia izan da.

Duela 84 urte Banka Bordaxaharrean sortua, gazterik, beste euskaldun anitzen gisa, Ipar Amerikako Estatu Batuetara joan zen. Zonbait urte han iragan ondoan, Euskal Herrira itzuli zen, Urepele Lantziriko Monique Alfarorekin ezkondu zen eta elgarrekin urte multxo batzuentzat Kaliforniara bizitzera joan ziren.

Familiarekin Euskal Herri aldera etorri zen eta Argi Zabal etxe berria Alduden eraiki zuten. Lan denbora kantoniergoan bururatu zuen.

Joanes-ek erretreta goxo bat iragan du, bere 3 alabez eta haur ttipiez inguratua.

2021 urte hunek bortizki jo du Argi Zabaleko familia. Duela 7 hilabete Pierre, suhia, supituki zendua, Zan Leon eta Kattin, Moniqueren anaia eta ahizpak duela hilabete guti pausatuak eta ebiakoitzean Joanesek utzi gaitu, gizon laket eta auzo atsegingarri baten oroitzapena utzirik.

Doluminak familiari.

(Herria astekaria lagun argitaratua)

JOANES OZAFRAIN

Joanes Ozafrain lur honetak
Bizitza duzu berriki
Alduden “Argizabal” etxea
Utzia arras isilki..
Beatriz, Kristine bai eta Yvett
Hiru ahizpak ederk
Altxatu dituzu Monikekin..
Egun denak amultsuk
Hemen gaude zure ingurua
Zutaz mintzatuz goxoki! (bis)

Bankan, Bordaxarrean sortu
Hamaiketarik bosgarrena
Amerikan gaindi ibilia
Artzain, baratzezain fina..
Kantu xaharrak errepikatze
Askotan zaitut entzuna
Horrela zure inguruar
Emanez alaitasuna..
Oroitzapen hori ene baita
Daukat bihotzean barna. (bis)

Palestinako Jesusengani
Ukan dugun sinestea
Ez da zuretzat, ez da guretzat
Alegiazko ustea...
Zuk ere iragana baituzu
Orain zeruko atea...
Han direnekin osa ezazu
Berriz kantari taldea
Eta elgarrekilan gozatu
Zeruko zorion betea! (bis)

(G.L. 21-11-14)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia