euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Jaime (Heguy) Brown

Jaime (Heguy) Brown

2012/12/04 - Los Banos, Kalifornia, AEB

Jaime (Heguy) Brown

Jaime Noel Brown asteartean hil da, 2012ko abenduaren 4ean, Kaliforniako Los Banos-en, familia eta lagunak ondoan, azken bi urteotan minbizi baten kontrako burrukan aritu ostean. 1993ko urtarrilaren 27an jaioa, Jaime irribarre erraz eta politeko neskatoa zen, aktiboa, langilea eta euskaltzalea, oso gaztetandik Los Banoseko euskal etxe eta komunitateari lotua eta baita hurbil dagoen San Frantziskokoari eta oro har NABO eta Estatu Batuetakoari ere, horietan guztietan parte baitzen dantzari gisa, Udalekuko partaide gisa --lehenik haur partaide eta gero begirale laguntzaile-- edota gazte ekimenetako partzuer gisa, errotik sentitzen baitzen euskalduna eta sentimentu eta izaera hori beste hainbat gazterekin partekatzen baitzuen aipatu gazte ekimenetan.

Lerro hauetatik geure doluminak bere guraso John eta Jeanetteri, ahizpa Chelseari, bi amonei, osaba-izeba, lehenguru eta familiari; eta baita ere ondoan izan dituen bere lagun ugariei, euskal etxekoei eta Los Banos, San Frantzisko eta Kalifornia eta AEB osokoei zein Euskal Herrikoei, anitz baitira bere gabezia sentituko duten leku eta komunitateak.

Mila esker handi bat, oso bereziki, azken bi urte hauetan Jaimeren ondoan egon direnei, lagun izateari eta partekatzearen neurriari zentzu gorena eman diotenei.

Elizkizunak bere oroiz astelehenean, abenduaren 10ean egingo dira Los Banoseko Saint Joseph parrokian, eguerdian, errosarioa lehenik eta hileta meza ondoren. Familiak galdegin die Jaimeren lagunei, ahal dutelarik dantzariz beztituta ager daitezen, lagunari azken ohorea ematearren. AEBetako zenbait lekutatik baieztatu dute dagoeneko hala egingo dutela eta ekitaldiaren edergarri, besteak beste, agurra dantzatuko dutela euren atxikimendu eta hunkipenaren adierazle.

Goian Bego.


Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia