euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Inocencio Vergara Goñi

Inocencio Vergara Goñi
Inocencio Vergara Goñi 87 urterekin (arg Beñat Lorenz)

2023/05/03 - Luzaide-Iruñea

Euskal Artzainak Ameriketan-ek ohartarazi digu atzo maiatzaren 3a zendu zela Iruñean Inocencio Vergara Goñi, 90 urte zituela. Artzain izan zen Estatu Batuetan 1957/1961en Kalifornian (Bakersfield) eta Nevadan (Elko). Elkon Julián Goicoechea bizkaitarrarentzat aritu zen lanean, kanpero, eta kontatu ohi zuen nola egiten zuten ogia lur azpian. Denbora pasatu zuen AEBen Erroko Jesús Marmaun-ekin; eta baita bere anaia Jose, Paco eta Manolo Vergara-rekin. Ohore zuri, euskal artzaina!

Elizkizunak bere oroiz ostegun honetan, maiatzaren 4an izango dira, 17:00etan Luzaideko Santiago Apostolu parrokian eta ondoren ehorzketa egingo. Lehenago, beila Iruñeko San Alberton. Iruñean elizkizuna ostiralean, maiatzaren 5ean, egingo da, 19:30etan Ermitagañako Santa María elizan.

Goian Bego (GB)


(Diario de Noticias-en argitara emandako heriotz-oharra)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia