euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Gloria Zuazola

Gloria Zuazola
Gloria Zuazola (1966 - 2024)

2024/01/11 - Montevideo, Uruguay

Gaur osteguna urtarrilaren 11a zendu da Montevideon zenbait urtez gaixotasun larri baten aurka egin ondoren Gloria Zuazola euskal uruguaitarra, euskal diasporako partaide eta militante abertzale engaiatua, izan ere 2022an Euskal Herrian Lakuntzan Sortuk omendu zuena "Euskal Herriaren laguna".errekonozimentua emanez bere bizitza osoko ekarpenagatik.

Uruguain aita euskalduna zuela jaioa, Gloria Zuazolak makina bat euskal ekimenetan hartu zuen parte bereziki azken hiru hamarkadetan euskal mugimendu independentistaren alde, preso eta errefuxiatuen alde, EHNA eta beste hamaika tartean, beti ere ezaugarri zuen euskal militantismo politiko, sozial eta kulturalak bultzatuta.

Pertsona ezaguna zen oso Uruguai eta Argentinako euskal gizataldeetan, baita Euskal Herrian ere eta azken orduetan asko izan dira bere oroiz sare sozialetan argitaratu diren doluminak, tartean Arnaldo Otegi, Jasone Agirre, Gorka Elejabarrieta, Mikel Ezkerrorenak...

Gogoan Bego (GB)


Sortuk ateratako bannerra Gloria Zuazola gogoan


Gloria Zuazola HemenGaude Euskaldunon Urratsetan ekimenekoek elkarrizketatua 2022ko abenduan



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia