euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Gaizka Idoeta Larrea

Gaizka Idoeta Larrea
Gaizka Idoeta Larrea 54 urte ebazala hil da Galdakaon

2022/08/21 - Lekeitio, Bizkaia

Berria Eusko Etxea of New York-en (EENY) bidez jakin dugu, goibeldurik bidalitako mezuaren bidez. Mila esker Michele Fernandez-i lero hauek idazteagatik Gaizkaren oroiz.

New Yorkeko Eusko Etxeko kide, lehendakariorde eta NABO ordezkari izana, Gaizka Idoeta Larrea 54 urte zituela hil da abuztuaren 21ean Galdakaon.

Gaizka pertsona heldu gaztea zela hurreratu zen lehen aldiz New Yorkeko Eusko Etxera eta kide izan zen denbora guztian zehar lan handia egin zuen bazkide berriak erakartzen eta parte hartzen ia jarduera eta afari guztietara. Harro zegoen euskalduna eta lekeitiarra izateaz, eta beti zegoen prest edonora joan eta edonori laguntza emateko. Egiazki zen lekeitiarra eta beti deitzen zizuen bertakoen 'txo'rekin; ezagutu berriei ere aspaldiko lagunen modua egiten zien harrera beroa.

Atsekabetuta utzi ditu emaztea eta alaba gaztetxoa. Bere hutsunea zeharo nabarmenduko da. 

Goian bego, gure lagun maitagarria! Emazteak esan bezala, "Hutsune ikaragarria itxi diguzu!".

Elizkizuna bere oroiz Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen elizan, Lekeitioko Basilikan, egingo da abuztuaren 31ean, 19:etan.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia