euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Francisco Javier Echaide

Francisco Javier Echaide
Francisco Javier Echaide (1941eko apirilak 10 - 2023ko ekainak 23)

2023/06/23 - Fresno, Kalifornia, AEB

Francisco 1941eko apirilaren 10ean jaio zen Elizondon, Nafarroan. 23 zituela Estatu Batuetara etorri zen  eta bertan artzain gisa egin zuen lan Wyoming, Montana eta Coloradon eta, azkenik Kerman, Kaliforniako ardi arrantxu batean.

Francisco harro egoten zen lan egun on baten ondoren eta zenbait lan izan zituen Roy Harris-entzat lorazain edo baratzegile hasi zen arte. Biak lagun onak bilakatu ziren eta geroago bazkide ere bilakatu, H&E Nursery konpainia sortuz. 34 urtez negozioa kurritu ondoren, erretreta hartzea erabaki uen, bizitzaz disfrutatzeko.

Ehiztari eta arratzazale amorratua zen baita ere, eta hamaika asteburu pasatu zituen Duck Club-en bere zakur maitearekin.

Bere aurretik joan zen bere lehenengo emaztea Jeanne. Eta bere galerak goibel utzoi ditu emazte Susan, bi alaba Elena Echaide eta Mónica Castillo; suhi, Lyle Castillo; biloba, Mitchell Castillo; eta alabordea, Jennifer Newman.

Bere aldeko errosarioa utailaren 12an egingo da, asteazkena, 9:30etatik 10:00etara Holy Spirit elizan, 355 E Champlain Dr, Fresno, CA 93730 helbidean. Ondotik kristau ehorzketa, 10:00etan. Lore-sorta baten ordez dohaintzak egin daitezke bere izenean St Jude Haurren Ospitalera .Familia eta lagunekin oroitzapenak eta animoak partekatu nahi badituzu, hala egin dezakezu www.whitehurstsullivan.com-en.

(DignityMemorial.com-en argitara emana)

Goian Bego (GB) - May he Rest in Peace



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia