euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Dora Huiche de Baztan

Dora Huiche de Baztan
Dora Huiche de Baztan

2024/04/30 - Comodoro Rivadavia, Argentina

Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak zabaldutako oharra:

Zinez penaturik jakinarazten dizuegu 2024ko apirilaren 30ean Dora Huiche de Baztan hil dela. 

Euskal emakumearen adierazgarri izan zen, gure elkarte honen aldeko langile nekaezina eta giltzarri euskal kulturaren zabalkunderako gure hirian. Aurreneko dantza taldeko kide, haurren dantza taldea sortu zuen, Euskal Etxeko Liburutegia sustatu, Lagun Artean Abesbatzako kide zen, eta Zuzendaritza Batzorde askotako parte ere: bere dedikazio itzelak egin zuen Euskal Etxea gaur ezagutzen dugun bezala.

Bere esentziak bizirik segituko du ezagutu genuen guztiongan.

Goian bego Dora. Atsedenean egon dadila, ez zaitugu ahantziko.

Euskal Etxeko Lagun Artean Abesbatzaren oharra:

Lagun Artean Abesbatzak hunkiturik esaten dizu "Agur Dora!!!".

Ez zara soilik izan gure fundatzailea, motibatu gaituen motorra ere baizik, musikaren eta euskal kantuaren sustatzailea. Zure mundu honetatik pasatzeak berdintzen zaila den legatua uzten du. Beti egongo zara gure bihotzetan, irria ezpainetan daukazula oroituko zaitugu, beti aurrera egiteko kemena lagun. Bakean egon zaitezke Dora Huiche de Baztán, betirako argiak lagun zaitzala.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia