euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Carlos Perez Arrospide

Carlos Perez Arrospide
Carlos Perez Arrospìde (argazkia Laurak Bat)

2015/12/31 - Bilbao, Bizkaia

(Bilbo 1915-01-21  - Bilbo 2015-12-31)

Bilbon jaio eta hil da Fructuoso Perez Arrospide.

Hileta elizkizunetan "Haritza eta onbua" kantatu zioten, Argentina eta Euskadi arteko bere bizitzako metafora gisa.

Ezagutu genuenontzat, seguru eta zalantzarik gabe begiak itxi eta irudikatzen dugula zutik, begiak dizkiratsu, eskatuz eta aldarrikatuz memoria aurrera begira.

Nola jakinarazi honelako zerbait ezagutu ez zutenei? Nola kutsatu Fructuosoz gazteenak? Zergatik nor izan zen kotatzeko behar hau?

Beharbada geroan sinestearen sinbolo delako, bera bezala ideiengatik, justiziarengatik, askatasunarengatik, Euskal Herriarengatik bizitza arriskatu zutenak gogoan izanik. Fructuosok Euskadi askatuaren alde borrokatu eta ezin izan zuelako bertan bizi, baina Euskadiren alde borrokatzeko askatasunari eutsi ziolako, borroka, zauri eta erbesteen gainetik.

Beharbada bere bilobak haren errautsak eta ikurriña gogor eutsi zituelako funeralean. Fructuoso hor bizi da, bilobetan, eta etorriko diren guztietan.

Beharbada jakingura sartzen delako nola daitekeen internet garai honetan, berrogeita, berrogeita hamar eta ehun urtetan, ordenagailuan sartu eta interesez segitzea albisteak, email kontua ere bazuela.

Beharbada Bilbon jaio eta Elgeta eta Bilboko batailetako orbainekin, Ajuriagerra kaleko bere etxetik duela oso gutxi arte Maria Jesusekin paseatzera atera eta bere garagardotxoa hatzen zuelako eta, "han" zeuzkan gauza guztiekin, bere errautsak "hona", Argentinara, ekar zitezen nahi izan zuelako.

Beharbada... hain gaztea zelako bere 101 urtetan!

Gaztea, bai, mundua onerako aldatu nahi izatea bizitza osoko gauza delako. Berdin hogei urterekin edo 101ekin!

Borroka munduaren zatitxo den Euskal Herrian justiziarako eskubidea, memoriarakoa eta askatasuna errespeta daitezen bizitza osorako delako.

Eskerrik asko, Fructuoso.

Goian Bego.

(Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeak bere Facebook-en argitara emaniko testua)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia