euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Carlos Irisarri

Carlos Irisarri
Carlos Irisarri

2018/09/24 - La Plata, Argentina

Carlos Alberto Irisarri 2018ko irailaren 24an hil da 64 urte zituela, gaitz gogor baten kontra osotasunez irmo borrokatu ondoren.

1954ko uztailaren 1ean jaio, abokatu egin zen 1977an. Penalista oihartzun handiko kasuetan eta epaileen defentsako abokatu espezializatua, unibertsitateetan ezinbesteko irakurgai diren Zuzenbide testuen egile ze. Gaztetandik UCDko militante radikala, 1983tik 1985ra La Platako Udaleko zinegotzi izan zen.

Batzuek 'El Vasco' esaten zioten. Izan ere azken urteotan euskara hartu zuen ikasgai eta "Cursillo de lengua vasca" liburuaren egile zen, euskararen hasimasiak era didaktikoan ematea helburu zuen obra, Juan de Garay Fundazioko Eder argitaletxeak 2011an argitara emana. “El idioma del amor” eleberrian, berriz, bere euskaltzaletasuna eta idazteko grina uztartu zituen. Euskal Gizataldeko elkarteetan aktibo, Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak bertan behera utzi zituen bere heriotzaren egunean bertan iragarrita zeuzkan ikastaro eta hitzaldia.

Lerro hauetatik, gure dolumin zintzoak bere emazte Gracielari; seme-alaba Julia eta Santiago; biloba Federico eta Francisco; eta gainerako familia eta lagunei.

GB



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia