euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Ana María Giurlani Vidaurreta

Ana María Giurlani Vidaurreta
Zuzendaritza Batzordeko azken bilera, Ana bigarrena eskuinetik

2022/01/26 - Las Flores, Argentina

Ana María Giurlani Vidaurreta Las Floresen hil da, Buenos Aires probintzian, 50 urte zituela, COVID-19aren ondorioz.

Hiriko Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak plazaratutako oharra:

Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak nahigabetuta adierazten dizue Ana María Giurlani Vidaurreta lagun, bazkide eta egun etxeko diruzainorde zena Jaunaren Erresumara abiatu dela.

Anita EEko sostengatzaile handia zen 2003. urteaz geroztik eta partaide nabarmena hamaika zeregin eta lanetan, Zuzendaritza Batzordeko kide eta bestela ere, jarduera askotan laguntzaile, Euskal Asteetan eta FEVAren aurrean EEaren ordezkari, dantza-taldearen sortzailea izanik, eta bere familiaren etxea zinezko eskuzabaltasunez Euskal Etxearen esku utziz elkarteak bere programak garatzeko egoitza izan zezan.

Ongi erroturik zeraman euskaltasuna eta gogo bizi hori senide eta lagunei kutsatzen jakin zuen.

Pertsona indartsua eta kementsua zen, sentiberatasun handikoa, eta oztopo zailak gainditu zituen.

Euskal Etxeak gogoan eramango zaitu beti. Gaur, negar egiten dugu zure abiatzearekin.

Hartu atseden Bakean. Goian Bego.

Doluminak eta besarkada handi bat familiari, aita Tin eta ama Oti-ri, Sergio anaiari, Adriana koinatari eta Agustin eta German ilobei.

Besarkada berezi bat bere lagun handi Graciana Goicoechandiari eta bihotzez iloba zuen Leireri.

Goian Bego, eskerrik asko.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia