euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Osses albokagilea aurkitzeko laguntza eskatu dute (en Berria)

05/08/2022

Autoarekin eta txakurrarekin galdu dela adierazi dute senideek. Euskal Herriko albokagile nagusietako bat da.

Enlace: Berria

Edu Lartzaguren. Jose Antonio Martinez Osses luthierra desagertuta dabil duela bizpahiru egunetik, bere autoarekin eta zakurrarekin. Senideek eman dute abisua, eta informazioa eskatu dute, hura aurkitze aldera.

Senideen arabera, jende asko mobilizatu da galduriko albokagilea aurkitzeko, baina, lerrook idazteko orduan, ez zegoen autoaren edo txakurraren arrastorik. Animaliak babesteko elkarteetara deika ibili dira, baina ez dute border collie arrazako animaliaren berririk. Peugeot Partner zuri bat gidatzen du Ossesek, 7450 HFZ matrikuladuna.

Adierazi dutenez, Opakua aldera joateko ohitura zuen luthierrak. Han ibili dira haren bila, hasieran.

Ezaguna da Osses albokarien artean, Euskal Herriko albokagile nagusietako bat baita. Hark eginiko albokak erabili ditu, besteak beste, Ibon Koteronek, eta luthierrak eraiki zuen elkarlanean sorturiko albokotea tresna. Otazun (Araba) du tailerra.

Hainbatetan agertu da hedabideetan; besteak beste, ETB1eko Herri txiki, infernu handi saioan.



siguiente »

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

Las más leídas

Últimos comentarios

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia