euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

Jon Urrejola: “Australiako artzain batzuk behiak helikopteroz jagoten dabez” (en Bizkaia Irratia)

02/01/2024

Abenduaren 18tik 21era bitartean munduko 18 herrialdetako euskal komunidadeetako ordezkariak batu ziran Kursaal Jauregian (Donostia) Eusko Jaurlaritzak deituta. Lau urterik behin egiten dan topaketa honetan Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Kuba, Espainia, AEB, Frantzia, Japonia, Mexiko, Paraguai, Peru, Uruguai eta Venezuelako ordezkariak izan dira. Jaurlaritzak dino erakunde publiko eta bere diasporaren arteko hartuemonen garai barri bat hasiko dala, eta diaspora kontzeptua zabaldu gura dabela.

Enlace: BizkaiaIrratia.eus

Topaketa horretan Jon Urrejola durangarrak parte hartu dau. Hamar urte baino gehiago daroaz Australian eta gaur egun Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko presidentea. “Donostiarrak haserretuko dira baina Sydney munduko uririk politenetarikoa da” esan deusku hondartzatik gertu bizi dan Urrejolak. Australiak 25 milioi pertsona daukaz eta horreen %80 Perth, Adelaida, Melbourne, Sydney edo Canberran bizi dira. Urrejolak gidatzen dauen Euskal Etxea Australian dagoan bietariko bat da, bestea North Queensland-en dago. “Azken honetara orain dala hamarkada batzuk euskal baserritar batzuk joan ziran azukre-kainaberen landetan behar egitera” azaldu deusku Urrejolak.

Sydneyko Euskal Etxea orain dala ia 60 urte euskal familia batzuk erositako eraikinean dago. “Orain dala 60 urteko etxea topauko dau barrura sartzen danak, egurrez eginda dago eta frontoia be badauka” zehaztu dau. Bazkariak, jaialdiak, Aberri Eguna, Olentzero, Euskerearen Eguna.. antolatzen dabez eta Sydneyko jendearentzat ateak zabalik dagoan leku bat da. “Oporretan Bilbora edo Donostiara joandako australiarrak be Euskal Etxera etorten dira gu ezagutzera” dino durangarrak. Jon Urrejolak 39 urte daukaz eta gaur egun min kronikoa kentzeko gailu baten produkzinoan dihardu lanean Australian. Durangora etorri da familiagaz gabonak pasetan eta urtarrilaren 5ean hartuko dau Sydneyrako bueltako bidaia



« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia