euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Blogs > Leihoa zabalik

Belaunaldiz belaunaldi Lekonbarriko leihoak zabalik dirau

17/02/2015

Which was the window?

1915ean Francisco Echevarriak 20 urte ebazan Ameriketara joan zanean. Han bizi eta familia sortu eban: hiru seme-alaba, bost iloba, zortzi biloba eta, momentuz, zazpi hereniloba.

Aitaren etxea ezagutu nahian eta arbasoen arrastoak jarraituz, Zamudioko Lekonbarri baserrian sarritan izan dira bisitan. Belaunaldiz belaunaldi galdera bera ahoetan: “Which was the window?. Etxeko zaharrenek baekien erantzuna: “hori, bentana hori, parratik gora joanda dagoana”.

Baserri zaharrean Franciskoren logelako lehioa zabalik egoten zan. Ordu txikietan etortzen zanean etxekoek jakin barik, parratik gora egin eta gelara sartzen zan.

Zenbat bider kontatuko eutseen Franciscok istorio bera seme-alaba eta ilobei? Zenbat gaztaroko pasadizo? Zenbat akordu? Zenbatetan herriaren izena ahoan?.

Gure herrietako oroimena eta historia aberasteko behar-beharrezkoa izanda, zer dakigu gure herritik atzerrira joandakoei buruz?

Zamudio herriko lehioa zabalik dago. Berreskuratu dogu esaterako, ondorengoen memoria: Gallarreko Felix Gamboa ; Lubarrietako Juan Hilario eta Juan Jose Orbea ; Olosteko Pelayo eta Jose Aldana ; Lekonbarriko Echevarria anaiak ; Uxinako Benito Aurre; Dollotxeko Agustin eta Basilio Ayarza, eta Gaztoako Andoni Hormaeche Dañobeitia. 

Ikusi http://zamudioztarrakatzerrian.blogspot.com.es

EuskalKultura.com-ek laguntzen gaitu leihoak zabalik izaten, hango barriak geureganatzen eta hemengo pasadizoen oihartzunak bialtzen.

Oihartzun horreen artean, historia, sineskerak, ohiturak, informazio iturrien barri eta ikertzaileak aurkeztuko dodaz.



« anterior
Amagoia Guezuraga

Amagoia Guezuraga

Amagoia Guezuraga Bilbao. Zamudioztarra (Bizkaia). Licenciada en Geografía e Historia. Docente e investigadora de la historia, etnografía y patrimonio de Zamudio

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia