Hona Euskal Astearen gaurko programa:
Azaroaren 6an, astelehena
-19etan, Miguel Echevarriaren ‘Vascos de allá; vascos de acá’ pintura erakusketaren inaugurazioa Hiriko Legebiltzarrean (Consejo Deliberante). Erakusketa aste osoan zehar ikusi ahal izango da, 10etatik 22etara, Hiriko Legebiltzarrean eta 501. Zenbakiko Arte Eskolan
-19:30etan, Hezkuntzari buruzko hitzaldia, Graciana Goicoecheandia hizlari eta Buenos Aires probintziako Kultura eta Hezkuntza Zuzendaritzak eta Euskal Etxeak antolatuta. Hiriko Legebiltzarrean izango da.
-21etan, ‘Hodeietarantz’ izeneko argazki erakusketaren inaugurazioa Euskal Etxearen egoitzan. Argazkiak San Nicolaseko Mendizaleen Elkartearenak dira. Aste osoan zehar ikusi ahal izango da, 10etatik 22etara, Euskal Etxean
-21etan, Juan Carlos Ibarrolaren Euskal Herriko Baserrien erakusketaren inaugurazioa Euskal Etxearen egoitzan. Aste osoan zehar ikusi ahal izango da, 10etatik 22etara, Euskal Etxean
Ikus hemen aste osoko programa.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


