euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekidinezinezko arazoek behartu gaituzte Bahia Blancako Euskal Asteari buruzko kroniken jarraipena datorren asterako uztera

2019/11/15

Ekidinezineko kontuek behartu gaituzte datorren astera arte atzeratzera 2019ko Euskal Asteari buruzko eskaintzen ari ginen kronika sorta. Datorren astean, Bahia Blancanm joan den igandean bukatu zen Argentinako Euskal Aste Nazionaleko ekitaldi garrantzitsuenen berri emango dugu material grafiko ugarirekin. Gure irakurleen ulermena eskertzen dugu.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Aurrera darrai EH Sona 2019k: gaur Eskean Kristo eta Barcelona Rock Orchestra eta datorren astean Zea Mays

2019/11/15

Kartel eta data berriak Irail bukaeran hasi ziren Bartzelonan 2019ko Euskal Herria Sona musika jaialdiko kontzertuak eta urrian, Katalunia bizitzen ari den egoerak bultzatuta eten egin ziren saioak. Ekitaldiko antolatzaile den Bartzelonako Euskal Etxeak oharra atera zuen hau guztia azalduz eta bere sostengua adieraziz elkarrizketa bidezko irtenbideei. Geroztik, bertan  behera utzitako kontzertuei data berria ipini eta ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Gure Mendietakoak Euskal Etxea: "Euskal Erregina berria Kolonbian, María Fernanda Aristizabal Urrea"

2019/11/15

Gure Mendietakoak Euskal Etxeko lehendakariak, Oscar Urrea Aristizabalek, idatzi digunez, "Gure Kolonbiako Erregina berria, nire lehengusina Maria Fernanda Aristizábal Urrea" aukeratu dute asteburu honetan. Quindío eskualdeko ordezkaria, miss berria, 22 urtekoa, Komunikazio Sozialeko ikaslea da Luis Amigo Unibertsitate Katolikoan, eta Kolonbiara XVII. mendean iritsitako Hernaniko (Gipuzkoa) ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Bahia Blancako 2019ko Euskal Aste Nazionalaz Baionako HERRIA astekariko lagunek argitaratu duten kronika

2019/11/15

EuskalKultura.eus-en argitalpen ahaidea da Baionako HERRIA astekaria, eta bi argitalpenen artean garatzen dugun lankidetzari esker, bere zenbaki guztietan argitaratzen du astekariak gure Diasporari eskainitako kronika, eta bere leku hauta batean egiten du, argazki koloredunez eta zenbakiaren azkeneko orrialdean, orri bisitatuenetako batean alegia. Halaxe egin du aste honetan ere, joan den igandean Bahia Blancan bukatu den 2019 Euskal Argentinar Aste Nazionala hizpide. Hona Joseba Etxarrik sinatzen duen artikulua.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Rosarioko Nafar Etxeko dantzariek hiriko Kolektibitateen Topaketako agertoki nagusian dantzatuko dute larunbatean

2019/11/14

Rosarioko Nafar Etxeko dantzariak Kolektibitateen Topaketaren desfilean Azaroaren 8tik 17ra luzatuko da aurten Rosarioko Gizataldeen Festa eta Nafar Etxeko dantza taldearen emanaldi garrantzitsuena datorren larunbatean (gaueko 9:25etan) izango bada ere, jaialdiaren lehenengo egunetik ari dira Etxeko lagunak euren standean lan eta lan. Izan ere, Nafar Etxearen standean, proposamen gastronomikoak daude, tartean tortila pintxoak, txibierroak eta paella; kultur informazioa eta arte ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Jatetxeen gida

Lasai

Rio de Janeiro, Brasil

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia