euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itziar Ituño buru duen Ingot rock taldeak bi kontzertu eskainiko ditu Brasilen, azaroaren 13an eta 15ean

2019/11/11

Ingot Rock Taldea Brasilen Imanol Rayo zuzendari euskaldunaren Hil-Kanpaiak pelikularen errodajea bukatuta, Atlantikoa zeharkatuko du Itziar Ituño aktore basauritarrak Ingot bere rock taldearekin Brasilgo tauletara igotzera. Bira, laburra izango da oso baina aukera paregabea Brasilgo publikoak Euskal Herriko artistaren musika ezagutzeko. Lehenengo kontzertua azaroaren 13an izango da, gaueko 9etan, Sao Pauloko Carioca Club Pinheiros ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal Astea 2019: Bahia Blancako Euskal Etxearen 120 urteko ibilbidea ospagai, ekitaldien irudi kronika (I)

2019/11/11

Ohorezko aurreskua larunbat gaueko jaialdian Bahia Blancajko Gran Plaza Antzokian (irudiak EuskalKultura.eus) Buenos Aires probintzia hegomendebaldeko Bahia Blanca kostaldeko hiria izan da azken hamar egunotan Argentina eta inguruko herrialdeetako euskal bizitzaren erdigune. EuskalKultura.eus-en jasotzen joan garenez, azaroaren 2tik 10era, 2019ko Euskal Aste Nazionala (Semana Nacional Vasca) egin da hirian, bertako Union Vasca Euskal Etxeak aurten 120 urte betetzen ari dela ospatzeko antolatutako ekitaldi programaren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Gaurtik lau egunez, osteguneraino, New York City Basque Film Festival jaialdia, hiriko Village East Cineman

2019/11/11

New York City Basque Film Festival jaialdia gaur arratsaldean abiatuko da Manhattanen, Asier Altuna zuzendariaren 'Amama' hirugarren film luzearekin. Azaroaren 12an, asteartea, 'Margolaria'ren txanda izango da, Oier Aranzabalek 2018an zuzendutako dokumentala. Telmo Esnalek zuzendutako 'Urte Berri On, Amona!' Izango da hurrengo filma, azaroaren 13an, asteazkenean. Azkenik,.'Jai Alai ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Bahia Blanca: 2019ko Euskal Aste Nazionala, asteburuko egitaraua, Azaroaren 8tik 10era

2019/11/08

Hemen da azkenean Argentinako 2019ko Euskal Aste Nazionala. Egitaraua zabala da, Bahia Blancako Unión Vasca Euskal Etxeko eta hiriko euskal komunitateko kide eta lagunek hartu duten lana --Argentinak bizi duen egoera ekonomiko larriaren testuinguruan gainera-- itzela, bertara isuritako ilusioa ere itzela den bezala. Jende askoren izerdi, ilusio, engaiamendu eta dedikazioaren emaitza da datorren igandean azken ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Gauzak prest Bahia Blancan 2019ko Euskal Asteko asteburu nagusirako, bertako Union Vascaren 120 urteak ospagai

2019/11/08

Euskal Herritik etorria, Oñati Ganbara Abesbatza atzo Bahia Blancako Rivadavia Liburutegian eman zuen kontzertuan (arg. EuskalKultura.com) Asteburu ekitaldiz bete-bete baten hasieran gaude eta gaur apurka-apurka joango dira iristen delegazio eta norbanakoak Argentina osotik eta baita ondoko herrialdeetatik eta Euskal Herritik ere, gaur gauez eta bihar zein etzi Hego Konoko euskal komunitateen elkarretaratze behinenari ekiteko. Eusko Jaurlaritzaren izenean, Gorka Alvarez Aranburu heldu zen atzo arratsaldean; eta Europako bisitarietako gehienak hemen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Jatetxeen gida

Lasai

Rio de Janeiro, Brasil

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia