euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Egiazutarren Topaketara bildutakoek Melchor Egiazuk 1910ean egindako teila bana jaso zuten oroigarri

2019/10/18

Argentinako Egiazutarren 3. Topaketa, aurten, Rafaelan Egiazutar argentinarren 3. Elkarretaratzea joan den igandean, urriaren 13an, egin zen, Santa Fe probintziako Rafaela herrian, guztiak Eibarren jaio eta Argentinara immigrante etorri ziren Melchor Egiazu Loyola eta Ruperta Arenaza senar-emazteen ondorengo, ehun bat partaide. Rafaela (Santa Fe) bertakoez gain, honako lekuetatik inguratu ziren: Parana eta Victoria (Entre Rios probintzia); Resistencia (Chaco); ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Igandean bukatuko da Boisen unibertsitate eta institutu ikasleentzat eratutako "Idahoko Euskal Lekuen Argazki Lehiaketa"

2019/10/18

Lan sarituekin erakusketa bat estreinatuko da Euskararen Nazioarteko Eunean, abenduaren 3an, BSUko Arte Ederren Galerian Lehiaketa BSUko (Boise State University) Euskal Ikasketa Programak antolatu du BSUko eta Idahoko institutuetako ikasleentzat "Idahoko euskaldunak islatzeko kamera baten lenteen bitartez". Parte hartzen duten lan sarituekin erakusketa bat irekiko da abenduaren 1etik aurrera Arte Ederren Galerian, eta Abenduaren 3an, Euskararen Egunean egingo den ekitaldi batekin inauguratuko da.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Pilotaren azken 400 urteotako historia zeharkatzen duen liburua aurkeztu dute Donostian, Jose Antonio Azpiazu egile

2019/10/18

Jose Antonio Azpiazu historialari eta antropologoa liburuaren aurkezpenean aste honetan Donostiako Elkar liburudendan (arg. Usoz-DV) Liburuak 'Una historia de la pelota. Del siglo XVI a la revolución de Chiquito de Eibar' (Pilotaren historia bat, XVI. mendetik Txikito de Eibarren iraultzara) du izenburu eta bertan Jose Antonio Azpiazu historialari eta antropologo legazpiarrak ia mundu osora zabaldu zen joko honen lau mendeko historia dokumentatu, eta erraz irakurtzeko moduko zabalkunde lana egin du.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Garai gaiztoei aurre egiteko... euskal ohiturak: arrakastaz egin da Euskal Sustraiak-en Urdaiazpikoaren 2019ko Jaia

2019/10/17

Urdaiazpikoaren Jaiaren 11. edizioa Trenque Lauquenen Joan den larunbatean egin du Urdaiazpikoaren Jaiaren 11. edizioa Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak. Eta nahiz eta egin aurretik antolatzaileek zalantzak izan zituzten festa egin ala ez, azkenean aurrera esan eta ekin zioten. “Argentinan daukagun krisi ekonomikoarekin ez geunden oso ziur… baina bistan da hamar urte pasa eta gero Jaia errotuta dagoela herrian ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Basque Visiting Fellow: Oxford Unibertsitateko St Antony`s Collegen ikertzaile bisitari izateko 2019-20 dirulaguntzak

2019/10/17

Oxfordeko Unibertsitatea Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, joan den astearteko bere azkeneko bileran onartu du 2019-2020 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony`s Collegen egonaldia egingo duten ikertzaile bisitarientzat dirulaguntzak deitzen duen agindua. Diru-laguntza 50.284 eurokoa izango da eta 2007an Hezkuntza Sailak eta Oxford-eko Unibertsitateak Basque Visiting Fellow ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Jatetxeen gida

Lasai

Rio de Janeiro, Brasil

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia