euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2019ko hirugarren zenbakia sareratu du La Platako Euzko Etxeko 'Eguzkia' aldizkariak: emaiozu begiratua!

2019/10/14

La Platako Euzko Etxeak ekoizten duen 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren aurtengo 3. alea Zortzigarren Probintziari buruzko editorial batekin --'La Octava Provincia' du izena--, Diasporaren aldarrikapena eginez eta irailaren 8an mundu osoko euskal etxe eta komunitateek ospatu zuten Diasporaren Eguna ere aipatuz kaleratu da Eguzkia, La Platako Euzko Etxeko 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren 2019ko hirugarren zenbakia, aurtengo irailari dagokiona. 

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Datorren ostiralean bukatuko da Eusko Jaurlaritzaren Gazteen Itzulera programaren laguntzetara biltzeko epea

2019/10/14

Datorren ostiralean, urriaren 18an, bukatuko da Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Lanbide bere enplegu-zerbitzu publikoak antolatutako Gazteen Itzulera programaren laguntzetan izena emateko epea. Enpresek egun horretara arte dute, Eusko Jaurlaritzak Euskaditik kanpora balio-gaitasunak eskuratu dituzten gazte profesionalak kontratatzeko eskaintzen dituen laguntza ekonomikoen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

‘Korrika Txiki’ batek itxi zuen Llavallolen Buenos Aires hiriko Euskal Echea Eskolako 2019ko Euskal Jaia (bideo harrigarria)

2019/10/14

2019ko Euskal Jaia Mundu bat ikasle euskal dantzari-arropa eta kolorez jantzita, urteko euskal giroko festa edo ekitaldi nagusia, Euskal Jaia 2019, ospatu zuen Buenos Airesko Euskal Echea eskolak iraileko azkeneko asteburuan, hilaren 28an. Elkarretaratzea erakundearen Llavallol hiriko egoitzan izan zen eta eskola-elkarteari lotutako ikasle, irakasle, guraso, familiakide eta lagunen artean. Eguraldia lagun, dantza ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

New Yorkeko Eusko Etxea igande honetako bileran parte hartzera deitzen ari da hiriko euskaldunak: geroa jokoan

2019/10/11

Eusko Etxearen egoitzaren kanpoko itxura, Green Point inguruan, "307 Eckford Street, Brooklyn, NY 11222" helbidean (arg. Joseba Etxarri) New Yorkeko Eusko Etxea igande honetako bileran parte hartzeko deia egiten ari zaie hiriko euskaldunei, une honetan EEko kide izan ala ez. Elkarteko zuzendaritza berritzeko hauteskundeak egin behar ditu eta, orain artean, bilerarako bi egun eskas geratzen direla, hautagairik ez da aurkeztu bertako lehendakari, lehendakariorde, idazkari edo diruzain izateko. Estatu Batuetako euskal etxe zaharrena ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Bihar abiatuko da Baionan Euskal Gizataldeen arteko Munduko XLII Mus Txapelketa, saioak datorren astean zehar

2019/10/11

Munduko Mus Txapelketa San Frantziskoko Gure Euskal Etxean, Basque Cultural Center Partaideak hasiak dira heltzen hiriburu lapurtarrera eta bihar larunbata, nazio eta bikoteen aurkezpena egin ondoren egingo dute harrera afaria, segidan, igande goizean delegatuak bildu eta Txapelketako partidei 11etan ekiteko, Loreak hotela egoitza, Amestoya eraikinean. Ohi bezala, partidekin batera, egitarauaren barnean eskualdea ezagutzeko txango eta irteerak ere prestatu ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Jatetxeen gida

Lasai

Rio de Janeiro, Brasil

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia