euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

“Zeramika eta ardo artean”, Estefania 'Chicho' Abasoloren Zirimiri Zeramikaren proposamen berria Buenos Airesen

2022/07/18

Chichoren laguna, eta jatorriz euskalduna ere baden Edurne “Nune” Crespillo Canz artistarena da "Zeramika eta ardo artean" zabaltzeko ilustrazio ederraren autorea
Chichoren laguna, eta jatorriz euskalduna ere baden Edurne “Nune” Crespillo Canz artistarena da "Zeramika eta ardo artean" zabaltzeko ilustrazio ederraren autorea

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Haizea alde dabil Zirimiri, duela bi urte Estefanía “Chicho” Abasolok Buenos Airesen sortutako ekimena. Euskal kultura eta buztina uztartzen zituzten objektuak sortzen lan egitetik lagunarteko zeramika-topaketak antolatzera pasatu zen iaz artisau arrecifestarra, ustekabean lantegi bihurtuko zen bere etxean. Baina hara non lagunen lagunek ere nahi zuten, eta zeramikaria azkar konturatu zen Zirimirik toki bat, berea, behar zuela.

Horiek horrela, aurten bilatzen hasi eta berehala topatu zuen egun egoitza duena, Izan ere, maiatzetik Buenos Aires hiriko Abasto auzoan dabil lanean Chicho eta Tailerra, honela, euskaraz, ipini dio izena lantokiari. Bertan, lanak ekoiztu eta saltzeaz gain, astero zeramika eta buztingintzaren teknikak ikasi eta lantzeko elkartzen diren zeramikari taldeei egiten die abegia.


Chicho Abasolok Zirimiri Zeramika Tailerrean egiten dituen ontzietako batzuk

'Zeramika eta ardo artean' proposamena

Oraingoan, askok euskal dantzari eta euskaltzale aktibo eta saiatu gisa ezagutzen duten arrecifestarrak apustua bikoiztu eta atea publiko zabalari zabaltzeko prest dago. "Entre cerámica y vino" (Zeramika eta ardo artean) izenpean, bere Tailerra modu berezian ezagutzeko gonbidapena luzatzen du Chichok. “Uztarketa polita iruditu zait. Parte hartuko dutenek gazta eta ardoa dastatu bitartean sorkuntza landu eta emaitzak aterako dituzte", azaldu dio EuskalKultura.eus-i.

"Saio bakarreko hitzordua izango da eta inongo eskarmenturik ez daukanari dago zuzendua. Ongi etorria emango diegu gogoa daukan orori, gozatzera, partekatzera eta sortzera etorri nahi duten guztiei”, esan digu ilusioa begietan Chichok. "Izan ere, hara non dagoeneko lagun euskaldun talde batentzat egin berria dudan erreserba datorren asterako. “Izugarri gustukoa dut lagun taldeak proposamen honen inguruan elkartzeko ideia, dibertigarria iruditzen zait oso” gaineratzen du. Topaketa horretara etorririk, edo eskulanak ikusi eta erostera aitzaki, Tailerreko atea jo ezkero bisitariak Chichorekin egingo du topo, beti solasa partekatzeko eta momentu goxo bat elkarbanatzeko prest.

- Zirimiri Instagram-en
- Zirimiri Facebook-en

"Zeramika eta ardo artean"
Zeure zeramika objektu propioak sortu ahal izango dituzun topagunea, ardoa, hestebeteak eta gazta lagun dastagai
Zeramika lagun, saio bakar batean sortu, gozatu eta partekatu nahi dutenentzako esperientzia
Zer baitaratzen du saioak?
Zeramikazko bi objektu sortzea bi lanketa teknika desberdin jarraituz
2 kopa ardo
Hestebete eta gazta taula bat
19etatik 22etara (3 ordu)
Uztaila bukatu arte hautagai dauden datak
• Uztailaren 19a, asteartea. Lagunaren Egunaren aurreko eguna
• Uztailaren 22a, ostirala
• Uztailaren 23a. Betea, euskal lagun talde batentzat
• Uztailaren 30ean Arrecifes-en, berehala argibideak

Abastoko Tailerra. San Luis eta Anchorena, Buenos Aires Hiria
Ez da aldez aurretiko ezagutzarik behar
Proposamena gustukoa baduzu, bidal iezaguzu mezu bat, data eta zenbat jende zareten adieraziz
Leku mugatuak

- Zirimiri en Instagram
- Zirimiri en Facebook



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia