euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Webgunea berritu du Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeak, itxura, sail, albiste eta eduki berriekin plazaratuz

2022/07/20

Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen webgune berrituaren azala
Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen webgune berrituaren azala

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. 1877an sortua izanik munduan ateak zabalik segitzen duen euskal etxerik zaharrena den Buenos Airesko Laurak Batek berritu egin du bere webgunea (www.centrolaurakbat.com), urrats berria emanez bere bazkide eta lagunei, euskal komunitateari eta herritarrei oro har eskaintzen dien zerbitzuan, beti ere komunikazio eta gardentasun mailan aurreratu nahirik, eta euskal errealitatearen ezagutza eta zabalkundea erraztea xede, Argentina eta Diasporari, eta baita Europako Euskal Herriari ere dagokienez.

Sartu eta eman begiratua berritu duten webguneari. Gogora dezagun joan den asteburutik datorrenera Laurak Bat 2022ko neguko euskara barnetegiaren egoitza ari dela izaten 'Euskara Munduan' programaren baitan, FEVA, Etxepare Euskal Institutua antolatzaile eta LB euskal etxea lankide zintzo.

Elkarteak presentzia dauka baita ere sare sozialetan, hala nola Facebook edo Instagram-en, eta epostaz kontakta daiteke secretaria@centrolaurakbat.com helbidean. Bere ohiko posta helbidea Av. Belgrano 1144, CABA da, eta telefono zenbakia +54 11 4383 3903.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia