euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viedma & Patagonesko ‘Abestu Beti’ abesbatzak deialdia egin du ahots berriak lortzeko, entseguak asteazkenean hasita

2020/02/17

Aberri Etxeko abesbatzak ahots berriak lortzeko deialdia egin du
Aberri Etxeko abesbatzak ahots berriak lortzeko deialdia egin du

PUBLIZITATEA

Viedma eta Patagones, Argentina. Aberri Etxeko euskal abesbatzak aste honetan hasiko du 2020ko bere egitaraua; lehenengo errepika hitzordua otsailaren 19an, asteazken honetan egingo du, arratsaldeko 6:30etan, elkartearen egoitzan, eta entseguen hasierarekin batera, ahots berriak lortzeko deia ere egin du. Deialdia 13 urtetik gorako gizon-emakumeei dago zuzenduta eta ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea.

‘Abestu Beti’k jardunbide luzea du Argentinako Viedma eta Patagones eskualde ipar patagoniarrean, 20 urtetik gora baitaramatza kantuz. Izan ere, abesbatzako kideek adierazten dutenez, “errepertorio elebidunarekin, euskaraz eta gaztelaniaz, kantu bakoitzarekin eta abesbatzaren ekintza bakoitzarekin saiatzen gara transmititzen Euskal Herriarentzat zer den musika, geure hizkuntza eta kultura lantzen, alai eta festa-giroan”.  

Cristian Castillo lizentziatua zuzendari, korala Euskal Etxearen eta Euskal Gizataldearen ordezkari da herriko hainbat ekitalditan. Udako oporren aurreko azkena, adibidez, Patagonesko Pedro Ecay-ko "Las Pequeñas Hermanas de la Sagrada Familia"k antolatutako Gabonetako bederatzigarreneko euskal partaidetza abenduan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia