euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkulluren agurra, musika, sariak, sukaldea, dantza... datorren igandean, 'Buenos Airesek EH ospagai' birtualean

2020/05/05

2020ko BACen egitaraua
2020ko BACen egitaraua

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Lanpetuta bezain gogotsu ari dira ixten Laurak Bat-eko lagunak ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren programa, aurten birtuala. Datorren igandean egingo dute, baldintza berrietara egokituz baina, hasteko, proiektuarekin aurrera egiteak berak askoren ilusioa piztu du. Segidan bildu dugun programan aldaketak egon daitezke baina itxaropentsu ari dira lanean antolatzaileak, ikusten dutelako duela hilabete eskas ideia baino ez zena sendo biribiltzen eta hezurmamitzen joan dela, askoren partaidetza eta ahaleginari esker.

EuskalKultura.eus-ekin solastu da Laurak Bat Euskal Etxeko lehendakari Arantxa Anitua: “Erronka oso handia da baina ederra. Asko batu gaitu. Emaitzak edonolakoak direla ere uste dut guretzat erabat positiboa izango dela. Gu izan gara Buenos Aires Hiriko Gobernuari ospakizun birtuala egiteko proposatu dion lehenengo kolektibitatea, lan handia egin dugu belaunaldi guztietakook batera, eta lehen mailako pertsonaia, artista eta kirolariengana iritsi gara, esaterako, euren agurra lortzeko… Poz-pozik gaude, benetan!”, aitortu digu.

Laurak Bat-ekoak prest daude, publikoa irrikan dago… eta egun gutxi batzuk baizik ez dira falta. 2020ko BAC datorren igande honetan izango da, maiatzak 10, eta eguerdiko 12etan hasiko da. Jaia Laurak Bat-ek eta BACek Facebook eta Instagram dituzten kontuetan ikusi ahal izango da:

Facebook: Laurak Bat eta Buenos Aires celebra al País Vasco - Laurak Bat
Instagram: centrolaurakbat eta BA Celebra País Vasco

PROPOSAMENEN PROGRAMA (orden honetan, ordutegia jakin bezain laster zehaztuko dugu):

-Inaugurazio Bideoa, esatarien agurrak eta Euskal Echea Ikastetxeko ikasleen desfilea
-Agintarien agurrak (I): Buenos Aires Hiriko Gobernua eta Laurak Bat eta FEVAko lehendakari eko Arantxa Anitua
-Agurra dantza
-Iñigo Urkullu Lehendakariaren agurra
-Lagun Onak Abesbatzaren emanaldia
-Euskal dantzak: Hogeita hamar bat talde arituko dira, tartean honako hiri argentinarretakoak (baliteke igandera bitartean gehiago izatea):
-Maipu
-Bahia Blanca
-Pergamino
-Cañuelas
-Buenos Aires - Ekin Dantzari Taldea
-Buenos Aires - Euskaltzaleak
-Buenos Aires - Laurak Bat
-Cordoba
-Chascomus
-Rosario
-J. C. Paz
-Azul
-La Plata
-Lomas de Zamora
-Tandil
-Villa Maria
-Concordia
-Magdalena
-Arrecifes
-Parana
-Chacabuco
-Bariloche
-Comodoro Rivadavia
-Chivilcoy
-Necochea
-Tres Arroyos
-Mar del Plata
-Olavarria
-Viedma y Patagones

-Euskal Echea Ikastetxeetako dantzariak
-Buenos Airesko Nafar Etxeko dantzariak
-Txileko Santiagoko Euzko Etxekoak
-Uruguaiko Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxekoak

-Sukaldaritza zuzenean: Lehenengo saioa, Laurak Bat-eko sukaldarien esku; bigarrena, Itziar Aguirre eta Ohno chefen esku
-Euskal Sukaldaritza-errezetak, pausoz pauso Coco Egozcuek eta Laurak Bat-eko sukaldariek azalduta
-‘Triviak’: (galdera-erantzunak) euskal sukaldaritza

-Musika: euskal folk eta pop estilokoak: Ixilik, Zutarriak, Maral, Baietz, euskal etxeetako musikariak batera

-Txikien txokoa (ipuinak, eskulanak, dantzak)

-Agintarien agurrak (II): Euskadiko Lehendakari ohiak; Laurak Bat-eko Lehendakari ohiak; Etxepare Institutuko zuzendari Irene Larraza; FEVAko lehendakari Arantxa Anitua; Euskadiren Argentina-Mercosur-eko ordezkari Sara Pagola; Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburu; Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako zuzendari Mikel Irujo Amezaga

-‘Triviak’ (galdera-erantzunak): euskara

-Kirolak: pilota, herri kirolak, Athletic eta Reala. Aipamen berezia ‘Errege Kopa’n jokatu gabe geratu zen finalari

-Elkarrizketak: Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorzari  eta Laurak Bateko lehendakari Arantxa Anituari

-Dantza Plazan: dantza plazan gaur Argentinako euskal gizataldean. Dantzak zuzenean Aitor Alavarekin

-Lagunen agurrak urtero BACen parte hartzen duten sukaldari, artisau, euskara erreferente, genealogia aditu, eta Euskal Echea Ikastetxeko lagunen agurrak

-Danborrada

-Bideo-omenaldia Argentinara iritsi zen euskal immigrazioari

-Omenaldia Gernikari: Lagun Onak Abesbatzak eta Xabier Iñaki de Arza Blancok zuzentzen dituen ‘I Cantori della Colombo’ eta ‘Coral Todos los Santos’ abesbatzek CCK Kultur Gunean emandako kontzertuaren aurkezpena

-Mus, historia eta ‘triviak’

-Aurreko BACen une hautatuak

-Agurrak: Euskal Herriko eta Argentinako lehen mailako musikari, aktore eta kultur erreferenteek euren agurrak luzatuko dituzte

-Zozketa
-Azken Fandangoa
-2020ko BACen bukaera: Bideoa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia