euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakariak gaur emango dio hasiera Bilboko Euskaldunan Euskal Gizataldeen VII Mundu-Batzarrari

2019/10/02

Andres Urrutia euskaltzainburua Diasporako kideen eta autoritateen aurrean hizketan atzo Plaza Barrian
Andres Urrutia euskaltzainburua Diasporako kideen eta autoritateen aurrean hizketan atzo Plaza Barrian

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Aspaldi hasi ginen iragartzen eta eguna iritsi da. Dagoeneko Bilbon dira Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII Mundu-Batzarrean parte hartuko duten delegatu, gonbidatu, 'gaztemundulari' eta orotara ehun bat lagunak, eta gaur goizeko 9:00etatik aurrera emango diote hasiera ofiziala bilkurari, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izango duen irekiera-ekitaldiarekin. 

Gogora dezagun, Batzarraren aurkezpenean Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak nabarmendu zuenez, aurten, bilkuraren "ardatz nagusia debate-mahaiak izango direla, eta herrialde bakoitzeko ordezkari banak osatuko duela mahai bakoitza".“Horrek bermatu egingo ditu pluraltasuna eta dibertsitatea mahai bakoitzaren debatean.Horrela partekatu ahal izango dira errealitate desberdinak, baterako azken hausnarketari ekarpen handia egin ahal izango diotenak”, adierazi zuen.

Elorzarekin batera, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk azaldu zuen aztergaiak "askotarikoak eta anitzak" izango direla, XXI. mendeko diasporarekin lotuta, konparazio "globalizazioaren eta sareen fenomenoa; euskal gazteriaren nazioarteko mugikortasuna eta diaspora berria; euskal etxeen ibilbidea eta barne-funtzionamendua, eta premia horiei erantzuteko martxan jarritako programak".

Atzokoan, eta hasiera aurreko programan, partaideek bisita egin zuten Urretxura, Josemari Iparragirreri estekatutako ikustaldi bat egiteko, datorren urtean hura jaio zeneko Bigarren Mendeurrena beteko baita, eta Diasporari hain lotutako pertsonaia izanik zentzua baitzeukan Batzarreko antolatzaileentzat honi aitormena egitea, jaiotetxea eta leku esanguratsu batzuk bisitatuz; baita Ezkion Igartubeiti baserria ere.

Arratsaldean, berriz, Euskaltzaindiak omenaldia eskaini zien Diasporako euskaldunei, euskararen alde eginiko lana gogoan izanik. 


Ohorezko aurreskua Euskaltzaindiaren egoitzan

Gogoratu gaurtik aurrerako egitaraua hau izango dela:

Urriaren 2a, asteazkena

-09:00 Batzarraren hasierako ekitaldia Euskalduna Jauregian (E aretoa). Bertan izango dira EAEko erakundeetako ordezkariak, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordekoak eta Iñigo Urkullu lehendakaria.
-10:30 Atsedenaldia/kafea.
-11:00 Talde lana (B aretoaren terraza), mahai inguruen bidez.
-11:00‐12:00 1. Modulua: A) Harreman egiturei eta sareei buruzko neurriak Ekarpenak bateratzea eta proposamenak eztabaidatzea.
-12:00‐13:00 2. Modulua: B) Gazteriari eta emigrazio berriari buruzko neurriak Ekarpenak bateratzea eta proposamenak eztabaidatzea.
-13:30 Bazkaria.
-14:30 Erabakiak hartzea 1. eta 2. moduluei buruz, Ondorioen Dokumentuari eransteko (B3 aretoa).
-17:00 Bisita Euskal Diasporaren Artxibora (Maria Diaz de Haro, 3).
-20:00 Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua (Euskalduna Jauregia).
-21:30 Afaria. 

Urriaren 3a, osteguna

-09:00 Talde lana (B aretoa terraza), mahai inguruen bidez.
-09:00 3. Modulua: C) Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako egitasmoei buruzko neurriak Ekarpenak bateratzea eta proposamenak eztabaidatzea.
-10:30 Atsedenaldia/kafea.
-11:00‐12:00 4. Modulua: D) Beste neurri batzuk
-12:00 5. Modulua (Irekia)
-13:30 Bazkaria.
-14:30 Erabakiak hartzea 3., 4. eta 5. moduluei buruz, Ondorioen Dokumentuari eransteko (B3 aretoa).
-19:00 “Euskaldunak Kalifornian” erakusketaren inaugurazio ekitaldia, Euskal Museoan, eta erakusketa ikustea.
-21:30 Afaria

Urriaren 4a, ostirala

-08:30 Irteera Gasteizerantz.
-10:00 Batzarraren amaierako ekitaldia Lehendakaritzan, lehendakariarekin eta Eusko Jaurlaritzako sailburuekin.
-12:00 Ekitaldi instituzionala Eusko Legebiltzarrean, maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen omenez (kanpoko euskal gizataldeekiko harremanetarako legea).
-15:00 Hotelera itzultzea.
-17:30 Australiako euskaldunei buruzko ekitaldia. Antipodetako Euskaldunei buruzko liburuaren aurkezpena, William A. Douglass (Nevadako Unibertsitatea) eta Euskal‐australiarren Elkartearen eskutik (Euskal Artxiboan, Maria Diaz de Haro, 3).
-20:00 Afaria.

-Hona programaren pdfa



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia