euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Tokiok Euskal Astea-Basque Week bat biziko du uztailean, Jaurlaritzaren Euskadi-Japonia 2020 ekimenaren baitan

2020/02/05

Tokioko Euskal Etxea lankide izango da uztailean hirian egingo den Euskal Astean. Irudian, otsail honetako Bilboko Japan Weekend
Tokioko Euskal Etxea lankide izango da uztailean hirian egingo den Euskal Astean. Irudian, otsail honetako Bilboko Japan Weekend

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Ahalik eta pertsona gehiengana heltzeko, Basque Week-en programari azken ikutuak ematen ari zaizkio. Programak parte hartzeko ekintza-multzo desberdinak jasoko ditu, aire zabalean eta leku pribilegiatuetan. Esperientzia kulturalak, herri kiroletakoak eta sukaldaritzakoak eskainiko dira, ikusleek Tokion, beren hirian, euskal kulturaren, tradizioen eta gastronomiaren esperientzian aktiboki parte hartzea helburu, adierazi du Eusko Jaurlaritzak.

Hau guztia Urkullu lehendakariak eta Japoniako enbaxadore Kenji Hiramatsuk aste honetan Ajuria-Enean izan duten bileraren ondotik zabaldu du Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak 2020ko Tokioko Joko Olinpikoak baliatu nahi ditu "Euskadi-Japonia 2020" ekimena medio  Euskadi Basque Country marka indartu eta bereziki ekonomia, nekazaritzako elikagaiak eta kultur trukeak sustatzeko.

Japoniako enbaxadak ere laguntzen du ekimen hontan. Hiru jarduera-ardatzetan oinarrituta, hainbat ekitaldi antolatuko dira Euskadin, honako hauek ardatz hartuta: enpresa-misioak bi norabideetan bidaltzea, startup-ak, gastronomia-azokak eta abar bultzatzea, eta abar. Aurtengo udazkenean, euskal hiri nagusietako batek ekitaldi handienak eta esanguratsuenak hartuko ditu, hala nola, jardunaldi gastronomikoak eta zinema-azokak.

Bestalde, Bilbok "Japan Weekend" jaialdia hartzen du urtero otsailean eta "Bilboko Manga Aretoa" ekainean, anime eta mangaren inguruan 10.000 lagun biltzen dira. Aurten "Euskadi-Japonia 2020" ospatzen dela kontuan hartuta, Enbaxadak lan egingo du bi topaketa hauen tamaina aurreko edizioetakoa baino handiagoa izan dadin.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia