euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Teknologia eta alor digitala aztergai bihar Donostian hasiko den 'Bikaintasuna Euskal Ikasketetan' udako ikastaroan

2019/07/09

Ikastaroa bihartik hasita bi egunez garatuko da Donostiako Miramar Jauregian
Ikastaroa bihartik hasita bi egunez garatuko da Donostiako Miramar Jauregian

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan” ikastaroa bihar hasiko da Donostiako Miramar Jauregian. EHUko Udako Ikastaroak eta Etxepare Euskal Institutua lankide, ikastaroaren helburua Etxepare Euskal Institutuak munduan zehar duen irakurletza sareko euskara eta euskal kultura irakurleei formakuntza ematea da, ikastaroa interesa duen edonorentzat zabalik badago ere.

Aurten bederatzi edizio betetzen dituen ikastaroak 'Euskara eta euskal kultura eremu digitalean' du izena eta teknologiak eta eremu digitalak euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan duen eragina jorratuko du. Horretarako, teknologia, hizkuntzalaritza eta euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatu ditu Etxeparek. Aztergai, besteak beste, irakaskuntzarako tresna digitalak, kultura digitalizatua, irakaskuntza eta IKTak, sare sozialak, euskal literatura eta artea garai digitalean, Wikipedia irakaskuntzarako tresna gisa edota ikus-entzunezko kultura eskolak.

Ikastaroak 29 urteko balio 20 orduko balio akademikoa izango du. Amaitzean titulu bat emango zaio parte hartu duen orori. Xehetasunak esteka honetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia