euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Segitu zuzenean sarean, AEBetako Arteen 2019ko Sari Nazionala den Dan Ansoteguiren kontzertua Washingtondik

2019/09/19

NEAk (National Endowment for the Arts) saria dela-eta zabaldu duen Dan Ansoteguiren argazkia (arg. Gregg Mizuta)
NEAk (National Endowment for the Arts) saria dela-eta zabaldu duen Dan Ansoteguiren argazkia (arg. Gregg Mizuta)

PUBLIZITATEA

Washington DC, AEB. Ekainaren 18an iragarri zutena, aste honetan gauzatu da Washingtonen eta Dan Ansotegui musikari euskal-amerikar ezagunari 2019ko Ondare Nazionaleko saria emango diote Washingtonen, folk eta arte herrikoien sailean. Bihar osteguna (iluntzeko 8:00etan Washington DCko orduan, Euskal Herrian larunbat goizaldeko 2:00etan) sariketaren ondoko kontzertu ekitaldia egingo da, saridunak partaide , eta zuzenean ikusi ahal izango da streaming bidez.

Idaho estatuko hiriburukoa da Dan Ansotegui, eta sariaren historian, soilik bost idahotarrek eskuratu dute folk arloan AEBetako ohore handiena den sari hau, euretako bat Jimmy Jausoro euskaldunak, Dan Ansotegui bezala Estatu Batuetan euskaldun jaioa eta bertako euskal musika alorrean maisu eta erreferentzia izan zenak.

Estatu Batu mailan, Jimmy Jausoro eta Dan Ansoteguirekin batera, beste lau izan dira sariaren historian berau jaso duten euskaldunak, lauak 2003an, bertsolari gisa Estatu Batuetan egindako lanagatik: San Frantziskoko Jesus Arriada eta Johnny Curutchet, Renoko Jesus Goñi eta Rock Springs-Wyoming-eko Martin Goicoechea.

Sariak partitze zeremonia asteazkenean egin zen AEBetako Kongresuko Liburutegian; eta ostiral honetan, berriz, kontzertu emanaldi publikoa egingo da, irailaren 20an, hiriko Shakespeare Theatre Company antzokian, bertan iluntzeko 8ak direnean (Euskal Herriko larunbat goizaldeko 2:00etan), eta bere baitan musika emanaldiak, sarituen aurkezpenak, elkarrizketak eta euren ektibitateen azalpenak eskainiko dira..



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia