euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sara Pagola ordezkariak Argentina eta Uruguaiko zenbait euskal etxe bisitatu ditu 2019ari azken agurrak emanez

2019/12/26

Sara Pagola Concordiako euskal gizataldeko lagunekin
Sara Pagola Concordiako euskal gizataldeko lagunekin

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Urteko azken hilabetea. Abendu hasieran eta Euskararen Nazioarteko Eguna hiriburuko Euskal Echea Eskolako ikasleekin ospatu eta gero, Uruguai Ibaiaren ertzean dauden euskal kolektibitateekin bildu zen Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkaria. Argentinako aldean, Concepción del Uruguayko Ibai Txori eta Concordiako Ibaiko Izarra euskal etxeetako kideekin elkartu zen. Eta Uruguaikoan, Saltoko Euskal Etxeko lagunek errezibitu zuten.

Gogora dezagun, azaro amaieran Montevideon izan zela Pagola eta bertan Euskal Erria etxeko lehendakari Agurtzane Aguado eta FIVUko lehendakari Juan Pedro Arinekin elkartu zela euskal ordezkaria. Buenos Airestik kanpoko bisitekin bukatzeko, Lomas de Zamorako Denak Baten ere izan zen Pagola.

Aipatu birako bisiten irudi batzuen galeria:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia