euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Inazio eguna Diasporan: mundu osoko euskal etxeak ari dira ospatzen joan den igandetik abuztuan barrena

2019/08/01

2019ko San Inazio jaiak diasporan
2019ko San Inazio jaiak diasporan

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Gipuzkoako Loiolan jaioa, San Ignazio --besteak beste San Inazio edo Iñaki Deuna ere deitzen diote Diasporan-- Bizkaiko eta Gipuzkoako patroia da, eta bere eguna, uztailaren 31a, jai ofiziala da bi euskal lurralde hauetan. Eta gainerako lekuetan eguna lanegun osoa bada ere, munduko euskal egutegi askotan gorriz margotutako data izan ohi da eta euskal etxe askok festak eta mezak antolatu ohi dituzte munduan zehar, ez bakarrik baina bereziki Latinamerikan.

Aurten astearen erdian egokitu delrik, jaia ospatzen duten euskal etxeetako batzuk aurreko asteburura aurreratu dute, beste batzuk gaur bertan ospatuko dute eta hirugarren batzuk datorren astebururako utzi dute. Bada gerorago ere atzertu dutenik, eta badira baita astebeteko edo zenbait eguneko programa antolatu duztenak.

Joan den asteburuan ospatu zutenen artean Estatu Batuetakjo Boise aipa dezakegu, eta halaxe islatu dugu artikulu bereziki batean. Edo Mexikon, Mexikoko Hiriko Euskal Etxea. 'San Inazio'ren ohoreko festak, izan ere, Boiseko euskal komunitateak ospatzen dituen festa nagusiak dira, eta Jaialdi festa erraldoaik bera San Inazio ospakizuna darama bihotzean. Mexiko Hirian ere, 'betiko' festa tradizionala da. Ondoren, hain zuzen ere, joan den asteburuan Mexikoko Euskal Etxeko ospakizuna ikus dezakegu: bertara bildutako jendea 'Inazio gure patroi handia' ereserkia kantatzen, egun horretan munduko hainbat meza eta ospakizunetan beste hainbatek egin bezala.


Mexikoko Euskal Etxea: "Inazio, gure patroi haundia..."

Jarraian bildu dugun zerrendak azkeneko egunetan gure erredakziora iritsitako deiak baizik ez ditu batzen, eta bere asmoa festa honek munduko euskal komunitateetan lortzen duen oihartzuna erakustea dauka helburu. Zeure euskal etxekoaren berri eman nahi badiguzu, idatzi info@euskalkultura.com-era.

Hona gaurko, uztailaren 31eko deietako batzuk:

Argentina

-Azulgo Gure Txokoa: arratsaldeko 6etan Ignacio De Loyola: Soldado, Pecador y Santo filma eta txokolate beroa Euskal Etxean. Informazio gehiago, hemen
-Buenos Airesko Laurak Bat: arratsaldeko 7:30etan esker emateko eta Euskal Etxeko hildako kideen omenezko meza Del Salvador Elizan, Callao etorbideko 592. zenbakian. Ekintzek larunbateko Lagun Onak abesbatzaren kontzertu eta igandeko bazkariarekin jarraituko dute. Informazio gehiago, hemen
-Buenos Airesko Juan de Garay Fundazioa: arratsaldeko 7etan, Meza San Inazio Elizan, Bolivar 225an.
-Comodoro Rivadaviako Euskal Echea: Santuaren omenezko meza arratsaldeko 7etan izango da, San Juan Bosco Katedralean
-Corpus Christiko Eusko Etxea: ospakizuna mezarekin hasiko da goizeko 10etan eta bazkariarekin jarraituko du.
-Necocheako Euzko Etxea: goizean hasiko dira San Inazio eguna ospatzeko ekintzak: 7:30etan, Iratzartze Alaia; 11:30etan, agurra agintariei; lore eskaintza Mariano Necochea generalaren eta Angel Murga-ren omenez; omenaldia Gernikako Arbolaren kimuaren oinarrian; 19:00etan, Meza Santa Maria del Carmen Parrokian; 21:30etan, afaria: baratxuri zopa, Betoño erara. San Inazio afaria larunbatean izango da. Informazioa, hemen.

Espainia

-Madrilgo Euskal Etxea: 20:00etan, San Inazio elizan (Príncipe 31), Euskal Etxeko Abesbatza kantari

Abuztuaren 4a, igandea

Argentina
-Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat: eguerdiko 12:30etan, San Inazio bazkaria, euskal dantzak, ekintzen erakusketa eta Gustavo Peraltaren ikuskizuna. Informazio gehiago, hemen.
-Rosarioko Zazpirak Bat: San Inazio Eguneko eta Euskal Etxearen urteurreneko ospakizunak goizeko 11:30etan hasiko dira, Gernika Plazan, Gure Haziak eta Gaztedi Zutik taldeen emanaldiarekin. Eguerdiko ordu batean, bazkaria Euskal Etxearen egoitzan.

Brasil
-Sao Pauloko Eusko Alkartasuna: 13etan, San Inazio bazkaria. Informazio gehiago, hemen.

Txile
-Santiagoko Euzko Etxea: Txileko hiriburuan honako programa honekin ospatuko dute: 11etan, meza Reverendas Madres Agustinas Elizan; 12etan, pilota erakusketa; 13etan, dantzarien eta abesbatzaren emanaldia; 14eta, bazkaria.

Venezuela
-
Caracasko Euskal Etxea: meza eta Alaiak abesbatzaren aurkezpena. Euskal korua kataluniar koruarekin batera arituko da.

Abuztuaren 18a, igandea

Argentina
-
Roldango Euskel Biotza: euskal dantzak, erromeria, soka-tira… proposamen asko eskainiko dizkiete roldandarrek euren gonbidatuei San Inazio ospakizunean. Jaia 12:30etan hasiko da, elizako kiroldegian. Informazio zehatza, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia