euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Nafar Etxeko dantzariek hiriko Kolektibitateen Topaketako agertoki nagusian dantzatuko dute larunbatean

2019/11/14

Rosarioko Nafar Etxeko dantzariak Kolektibitateen Topaketaren desfilean
Rosarioko Nafar Etxeko dantzariak Kolektibitateen Topaketaren desfilean

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Azaroaren 8tik 17ra luzatuko da aurten Rosarioko Gizataldeen Festa eta Nafar Etxeko dantza taldearen emanaldi garrantzitsuena datorren larunbatean (gaueko 9:25etan) izango bada ere, jaialdiaren lehenengo egunetik ari dira Etxeko lagunak euren standean lan eta lan. Izan ere, Nafar Etxearen standean, proposamen gastronomikoak daude, tartean tortila pintxoak, txibierroak eta paella; kultur informazioa eta arte ikuskizunak, standaren ondoan dauden tauletan. Bertan, azaroaren 14an, osteguna, Etxeko dantzari eta musikariak aurkeztuko dira.

Aipagarria da Topaketaren inaugurazio desfilean ere hartu zutela parte Nafar Etxeko gazteek urriaren 31an. Kabalkada Rosarioko Udaletxearen aurrean bukatu zen eta han hiriko intendente Monica Feinek hitz batzuk luzatu zizkien kolektibitateetako ordezkariei.

Gogora dezagun aurten 35. ediziora iritsi dela Rosarioko Kolektibitateen Topaketa eta Nafar Etxetik jakinarazi nahi dute euren erakundeak hasieratik urtero-urtero hartu duela parte jaialdian kultur stand, dantza eta musikarekin.

Nafar Etxea Facebooken, Centro Navarro de Rosario



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia