euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko Euskal Liburutegiak kanpaina abiatu du Facebookez, egunero bere diaspora funtsako argazki bat plazaratuz

2020/05/07

Iñaki Arrieta Baro hernaniarra da Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiko liburuzain arduraduna (arg Joseba Etxarri)
Iñaki Arrieta Baro hernaniarra da Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiko liburuzain arduraduna (arg Joseba Etxarri)

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia itxita dago momentuz presentzialki Koronabirusaren karietara, baina urrunetik lanean jarraitzen du, sostengua emanez ikertzaile eta ikasleei. Baita abian jarri duen ekimen berezi baten bidez ere, “One Item-A-Day” (egunero item bat”) izenpean liburutegiko artxibo digitaleko argazki esanguratsuenen artean egunero bat aukeratuz eta Facebookez plazaratuz.

Martxoaren erdian hasitako ekimena liburutegiko ikasle laguntzaile den Elizabeth Lepe-k kudeatzen du, arretaz aukeratuz egunero argitaratuko duen argazkia, deskribapen labur bat idatziz eta gonbitea luzatuz publikoari iritzia eman eta ekarpenak egin ditzan. Batzuetan, argazkien harira erantzun maila onena lortzen duten galderak xinpleenak dira, esaterako ´Zein da zure euskal janari tipiko gustukoena?. Oro har, iruzkinak positiboak ari dira izaten, eta hau balio erantsitzat jo daiteke egun bizi dugun egoeran.

Iñaki Arrieta Baro da Jon Bilbao Euskal Liburutegiko liburuzain arduraduna eta bere aburuz honelako ekimen bat onuragarria gerta dakioke, batetik euskal kultura gehiegi ezagutzen ez duen publikoari, egunero zeozer berri ezagutzeko aukera ematen baitu, eta bestetik euskal diasporako parte den edo gure diaspora hurbil duen jendeari, kasu honetan argazkiek norberaren eskarmentuarekin bat egin baitezakete, emozio bereziak eta oroitzapenak ekarriz.

-Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegiaren Facebook-a
-Iñaki Arrieta Baro (arrieta@unr.edu) da bertako liburuzain arduraduna: +1 775 682 5094



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia