euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko eta Gooding-eko euskal festak gogoan emango du asteburu honetako online meza Kaliforniatik aita Anttonek

2020/07/18

Igande honetan euskara-ingeles meza Kalifornian igandeko goizeko 8:30ak direla, Idahon 9:30ak eta EHan 17:30ak
Igande honetan euskara-ingeles meza Kalifornian igandeko goizeko 8:30ak direla, Idahon 9:30ak eta EHan 17:30ak

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. Asteburu honetan, uztailaren 18eta 19an, Estatu Batuetako euskal egutegian Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxearen urteko jaialdia zen larunbatean Renon (Nevada) eta igandean, berriz, Gooding-ekoa (Idaho). Egungo COVID-19ak egoeran, elizak itxita Kalifornian, eta oro har AEBetan kasuak nabarmen hazten, bi leku horietako jendeak eta euren piknika izango ditu bereziki gogoan  aita Antton Egigurenek astero bezala Merced, Kaliforniatik emango duen euskara-ingelesezko mezan.

AEBetako euskal omonier edo kapelau den aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarrak, Kalifornian goizeko 8:30ak direnean (Idahon 9:30ak, eta Euskal Herrian 17:30ak) emango du meza, eta ohi bezala AEBetako Artzai Ona euskal elkarte katolikoaren Facebook-etik segitu ahal izango da.

Mezan irakurri eta kantatuko diren kantu eta irakurgaiak hemen topa ditzakezu:

Hemen Renokoak
Hemen Gooding-ekoak

Aita Anttonek egunero ematen du errosarioa Artzai Onaren Facebook kontu beretik euskaraz eta ingelesez. Hona uztailaren 17koa:

-Artzain Ona Estatu Batuetako euskal elkarte katolikoa da



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia