euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Polonian espetxeratu Pablo Gonzalez euskal kazetaria askatzea eskatu dute Madrilgo Euskal Etxeko ekitaldi batean

2022/07/19

Madrilgo Euskal Etxeko Pablo Gonzalez-en ekitaldian bere emazte Oihana Goirienak bideokonferentziaz parte hartu zuen unea
Madrilgo Euskal Etxeko Pablo Gonzalez-en ekitaldian bere emazte Oihana Goirienak bideokonferentziaz parte hartu zuen unea

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Moskun jaioa ama Espainiatik ebakuatutako gerrako haur baten alaba, bere emazte eta hiru seme-alabekin Bizkaian bizi den Pablo Gonzalez otsailaren 28an Polonian Ukraniaren inbasio errusiarrak eragindako ondorio humanitarioen berri ematen ari zela atxilotu eta geroztik bertako espetxe batean daukate espioi akusaziopean. Madrilgo Euskal Etxean uztailaren 7an egindako ekitaldi batean zenbait koletibok, legelari eta kazetarik Gonzalezen egoera azaldu, akusazioak ukatu, bermerik eza salatu eta haren askatasuna aldarrikatu zuten.

Kazetariak errusiera menperatzen du eta hiritartasun bikoitza dauka, espainola eta errusiarra, eta free lance moduan ziharduen Madrilgo La Sexta telebista eta Públiko egunkariarentzat inbasio errusiarraz kronikak bidaltzen, eta Euskal Herrian Gara egunkariarentzat lan egindakoa zen. Bere emazte Oihana Goirienak ekainaren 27an Eusko Legebiltzarrean salatu zuen senarraren ohiz kanpoko egoera eta harekin mintzatzea galerazi izana berari eta berak izendatu abokatuari. Agerraldia, Legebiltzarrak —EAJ, PSE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-en botoez— Gonzalezen atxiloketa salatu eta hilabetera egin zen.

Hona Madrilgo Euskal Etxeko ekitaldiko bideoa. Besteak beste bertan parte hartu zuten José Antonio Martín Pallín epaile emeritoak, Oihana Goirienak (Pablo González-en emaztea, bideokonferentziaa), Silvia Arribas abokatuak eta Ana María Pascual kazetariak.


Madrilgo Euskal Etxea: Pablo González-en informazio eta aldarrikapen ekitaldiko bideoa

Hona saioko kronika idatzi osoa, Iñaki Alrui egile.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia