euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Peña Euskal-Argentinarra Chivilcoyn Maiatzaren 25eko aberri-data ospatzeko, euskal eta argentinar dantzak uztartuz

2022/05/23

'Peña Argentino-Vasca' ekitaldiarekin Maiatzaren 25eko aberri-data ospatuko dute Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxekoek
'Peña Argentino-Vasca' ekitaldiarekin Maiatzaren 25eko aberri-data ospatuko dute Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxekoek

PUBLIZITATEA

Chivilcoy, Argentina. Urtero Argentinako beste hainbat euskal etxetan bezala, aurtengoan ere Chivilcoykoak gogoan hartuko du oso herrialde australean ospagai handia den Maiatzaren 25eko aberri-data, Buenos Airesen,1810ean osatu zen lehenengo kabildoaren sorrera ospatzen duena, independentziarako bidean. Etzi asteazkena da Maiatzaren 25a, eta egun horretan bertan finkatu du hitzordua Chivilcoyko Euskal Etxeak, euskal eta argentinar dantzak egitarau berean uztartuta, askaria ere barne eta herritarrak oro gonbidatuz.

Ekitaldian erakundeko dantza talde berriak, pandemia eta gero berrabiaraziak, aurkeztuko ditu Beti Aurrerak, txikiena, ertainena eta nagusiena, eta erakustaldiaren amaieran dantza biribilak dantzatuko dituzte publikoarekin batera, adierazio dio EuskalKultura.eus-i euskal elkartearen izenean Nelba Calongek.


Txikien dantza taldeko kide batzuk Chivilcoyko EEaren areto nagusian entsaiatzen

Programak, izan ere, 'Peña Argentino-Vasca' izena hartu du, eta Euskal Etxea eta bere dantza taldeekin batera, euskal dantzak eskainiz, herriko 'Peña S y L' elkartea ere izango du partaide, kasu honetan Argentinako hainbat lekutako dantzak eta historia taularatuz, euskal parteak gauza bera egiteko eta euskal dantzekin batera euskaldunek Argentinako independentzian egin zuten ekarria ere azaldurik.

Hitzordua Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxearen egoitzan (Palemón Huergo, 73), bertako areto nagusian, egingo da, urririk, 16:00etatik aurrera. Txokolate beroa zerbitzatuko da, pastiza eta pastelekin, enpanada eta choripanak ere dastagai.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia