euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Parte hartu Mallorcako EEaren lehiaketan: bidali uatxap edo emailez zeure testu, kantu, txiste, marrazki, olerki, bideo... (ikus adibideak)

2020/04/21

Mallorcako Euskal Etxearen ekimen honen helburua euskaldunen arteko komunikazioa eta umore ona sustatzea da.
Mallorcako Euskal Etxearen ekimen honen helburua euskaldunen arteko komunikazioa eta umore ona sustatzea da.

PUBLIZITATEA

Mallorca, Espainia. Kanporatu zure talentu eta umore ona. Mallorcako Artea Euskal Etxeak lehiaketa bat antolatu du, testu laburrak, poemak, kantuak, bideoak, txisteak... euskaldunen etxealdia eta Covit-19 gai hartuta. Lehiaketak euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz onartuko ditu lanak eta Mallorcan etxealdia bukatzearekin amaituko da lanak aurkezteko epea. Ekimenak euskaldunen arteko komunikazioa eta umore ona mantzentzea dauka helburu.

Parte hartzen duten guztiek bono bat jasoko dute opari, baliagarria Euskal Etxean kontsumizio eta pintxo bat hartzeko, datarik gabe, komeni zaienean gauzatzekoa. Bestela, genero bakoitzak, hala nola, testu laburrek, poesiak, kantuek, txisteek eta sor daitezkeen gainerakoek sari nagusi bana izango dute: "bono bat gure inguruko euskal jatetxeetako batean 30 euro arteko bazkari/afaria egiteko", "eta prezio horretan otordu jator askoa egin dezakete hemen", aitortu dio EuskalKultura.eus-i euskal etxeko eledun Aingeru Merlok.

Lanak whatsapp bidez bidal daitezke (+34) 654 711 123 zenbakira. Edozein zalantza izanez gero, aingeluis@gmail.com helbide bidera daitezke.

Are! Zergatik ez?

Hona iristen hasi direnetako bi lan: lau urteko haur baten marrazkia eta txiste bat:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia