euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pandemiak eragindako geldialdiaren erdian, zuzendaritza berritu du Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak

2021/09/20

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea, Centro Vasco Francés 1895ean sortutako euskal etxea da
Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea, Centro Vasco Francés 1895ean sortutako euskal etxea da

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Orokorra burutu zuen joan den asteartean, irailaren 14an, elkartearen egoitzan. Pandemiak sortutako egoerak eragin handia izan du erakundearen martxan azken bi urteetan; izan ere, COVID-19a osasun-egoera gaiztotzen hasi zenetik, eten egin dira erakundearen kultura-jarduerak eta euskal etxeak ez du lortu momentuko egoera hori iraultzea.

Euskal Etxearen Ohiko Biltzar Orokorra COVID-19ren protokoloei zintzo jarraituz egin zen, baina horrek ez zuen ekidin partidetza-maila txikia. Nahikoa, hala ere, bilerarekin aurrera egin eta, besteak beste, elkartearen estatutuek markatu bezala Zuzendaritza Batzordea eta elkartearen buruzagitza berritzeko hauteskundeak egiteko.

Zuzendaritza Batzorde berria, beraz, honela osatuko da agintaldi berrirako:

-Lehendakari: Roberto M. Plorutti Etchegoyen
-Lehendakariorde: Federico S. Baldou
-Idazkari: Norma Beatriz Ríos
-Idazkariorde: Ignacio Montiel
-Diruzain: Oscar Pandelo
-Diruzainorde: Néstor Pandelo

Batzordekideak
-Franco Landaburu
-Carlos Bordagaray
-Juan Carlos Ibarrola
-Rosa Isabel Misciagna
-Jorge Alejandro Trimarco
-Jorge Beramendi

Batzordekide ordezkoak:
-Julio José Paolini
-Andrés Velasco
-Juan Vido
-Emilia Greco Fernández
-Mikel Ezkerro
-Guillermo M. López

Ogasun Batzordea
-Omar R. Raggio
-Juan C. Reboreda

Ordezkoak
-Luis R. Baldou
-Alesio Bereciartu
-Hugo Armando Tito

Epaimahaia
-Carlos A. Prosperi
-Mariano Espina
-Guillermo Revora

Lerro hauetatik, animo mezu zintzo bat Iparraldekoko lagunei. Txuribeltzeko egoera hau fite bukatu eta kolorea lehenbailehen itzul dadila zeuon jarduera kronikara! Egungo pandemia egoera, Argentinak bizi duen ezegonkortasun egoera politiko eta ekonomiko larriarekin gogor ari da jotzen. Badakizue alboan izango gaituzuela, lagun gure eskuetan dagoen heinean. Animo eta Aurrera! Besarkada!

 Al igual que el resto de euskal etxeas a quienes la presente situación sanitaria, conjugada con muy grave situación económica, ha afectado con dureza, saben que nos tendrán siempre a su lado, apoyando en lo que esté en nuestra mano. Animo eta aurrera! Besarkada!

-Iparraldeko Euskal Etxea-CVF Facebook-en
-Centro Vasco Francés jatetxea Instagram-en



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia